Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkarretaratzea egingo dute genozidioa geldiarazteko eskatzeko

Gernika - Palestina herri ekimenak deituta eta 'Lurra. Justizia. Bakea.' lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar Oiartzungo plazan.

Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2025/04/07

Gernika – Palestina herri ekimenak deituta eta Lurra. Justizia. Bakea. lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar –hilak 8–, 19:00etan, Oiartzungo plazan.

Martxoaren 29an, Palestinako Lurraren egunaren bezperan, zenbait alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial elkartu ziren, eta adierazpen bateratua plazaratzeaz gain, Euskal Herriko mobilizazioak aurkeztu zituzten Donostian egindako agerraldian. Adierazpenean, besteak beste, zehaztu zuten Israelek ez dituela aintzat hartu nazioartetik egin zaizkion eskaerak beren lurraldetik kanporatutako eta kanpalekuetan eta beste herrialde batzuetan errefuxiatutako ehunka mila palestinarren eskubideak onartzeko. Era berean, gehitu zuten sistematikoki urratu dituela palestinarren giza eskubideak, eskubide politikoak eta historikoak, apartheid egoera bat ezarrita praktika.

“2023ko urriaren 7an, Hamasek eta Gazako Zerrenda okupatutako beste talde armatu palestinar batzuek ezustean eraso zioten Israeli: mila pertsona baino gehiago hil, 200 lagun bahitu eta 3.000tik gora zauritu izan ziren. Israeldar agintarien erantzuna basatia izan zen. Gerra egoera deklaratu zuten eta, urtebete eta erdi geroago, Gazako hondamendi humanitarioak ez du aurrekaririk. Nazioarteko Gurutze Gorriaren datuen arabera, 47.000 pertsona baino gehiago hil dira; horietatik %70 emakumeak, haurrak eta adineko pertsonak. 111.563 lagun zauritu eta 10.000 pertsona baino gehiago desagertu dira. 1,9 milioi pertsona inguruk utzi behar izan dute beren etxea, Zerrendako biztanleria osoaren %90.”

Era berean, gehitu zuten eraikin zibilen %92, eskolen %88 eta errepideen eta laborantzako lurren %68 suntsitu edo kalte handiak izan dituztela. Hots, nabarmendu zuten goseteak ia bi milioi pertsonari eragin diela, eta heriotzaren eta suntsipenaren irudiak “danteskoak” direla.

Gernika – Palestina herri ekimenaren adierazpen osoa irakurtzeko, egin klik hemen.

Eragile sozial, politiko eta sindikalek adostutako adierazpena

  1. Gaurdaino ezagutu dugun nazioarteko ordena aldatzen ari da. Une konplexua bizi dugu, ez soilik Ekialde Hurbilean, baita Europa mendebaldean ere. Nazioarteko zuzenbidea eta negoziazioaren kultura zalantzan daude eta gerra hotsak dena zipriztintzen du. Gernika-Palestinak bakearen aldeko adierazpen irmoa adierazi nahi du. Nazioarteko harremanak eta orekak aldatzen ari diren honetan lidergo politikoen garaia da.
  2. Israelek bere operazio militarrak berehala gelditu behar ditu, Gazatik erretiratu behar du eta nazioarteko zuzenbideak finkatzen dituen betebehar legalak gauzatu behar ditu, Nazioarteko Justizia Gortearen behin-behineko neurriak barne.
    1. Nazioarteak premiazko neurri diplomatiko eta legalak hartu behar ditu su-etena betearazteko.
    2. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ausardiaz jokatu behar du, erasoa gelditzeko eta Palestinako biztanleria zibila babesteko neurriak hartuz.
    3. Estatu eta erakunde guztiei eskatzen diegu Nazioarteko Zigor Gortearen irizpideak betetzeko neurri zehatzak har ditzatela. Era berean, eten dezatela Israelekin armen salmenta eta laguntza militarra, gerra krimenetan eta gizateriaren aurkako krimenetan konplizitatea prebenitzeko dituzten betebeharrak betez.
    4. Europar Batasunari eskatzen diogu Israelekin dituen akordioak haustea, Israelekin armen salerosketa amaitzea eta presio diplomatiko eraginkor baterako politika izan dezan.

      Justiziarik gabe ez da bakerik izango, eta inpunitatea gailentzen den bitartean ez da justiziarik izango ere.

  3. Berretsi nahi dugu elkarrizketa eta negoziazioa direla gatazka politiko guztietan bake justu, egonkor eta iraunkorra lortzeko tresna nagusiak. Okupazioari eta palestinar herriari ezarritako apartheid sistemari bukaera emango dion konponbide integral bat aldarrikatzen dugu. Palestinaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dugu. Palestinari ahotsa ematea eta erabakitzeko duten eskubidea bermatzea ezin da arazoa izan, konponbidearen hasiera baizik. Segurtasunari eta bakeari eginiko ekarpena, Palestinan eta mundu osoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.