Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gipuzkoako Batel Liga eta txapelketa bukatuta, bi bandera eta brontzea Hibaikarentzat

Gipuzkoako Batel Ligako banderak etxera ekarri dituzte Hibaikako Emakume Gazte eta Absolutuen kategorietan. Txapelketan berriz, brontzea lortu dute Promesa Mutilek, eta Federakuntza kopa Kadete Neskek.

Gazte eta Absolutu kategoriako emakumeak banderekin eta harrobiko arraunlariekin goiko irudian; behekoan Promesa Kategoriako Neskak eta Mutilak, kopa eta dominekin.Hibaika Arraun Elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/07

Asteburu betea izan du arraunak, eta gogotik gozatu dute arraunlariek eta ikusleek ere. Larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia. Aldi berean, azken jardunaldi hori, atzo jokatu zen, txapelketarako txartela lortzeko bidea izan zen, eta ederki asko baliatu zuten Hibaikako harrobiko arraunlariek.

Ligako bandera etxera ekarri dute Hibaikako Emakume Gazteek, baita Emakume Absolutuek ere. Emakume Absolutuek larunbateko estropada  irabazi zuten. Liga bikaina egin dute errenteriarrek jokatu dituzten hamar jardunaldietatik zazpitan garaipena lortuta, eta bide beretik egin zuten azken jardunaldian ere. Larunbatean bertan bukatu zuten beraiek liga.

Emakume Gazteek laugarren postua egin zuten Pasaiako Badian jokatutako Batel Ligako azken jardunaldi horretan. Hala ere, puntu bakarreko aldearekin bada ere, bandera ziurtatu zuten eta etxera ekarri.

Gainontzeko kategoriei dagokienean, Haur Mailako Neskak hamahirugarren sailkatu ziren larunbateko ligako azken jardunaldian. Hala ere, eta klub bakoitzak ontzi bakarra eraman dezakeenez txapelketara, txartela lortu zuten federankuntza txandan aritzeko atzokoan. Promesen Kategoriako Nesketan seigarren postua egin zuen Hibaika A ontziak eta txartela lortu zuen atzoko txapelketan federakuntza txandan jokatzeko. Kategoria bereko mutilek, bosgarren postuan bukatu zuten ligako azken jardunaldiko estropada. Haien aurretik sailkatu zen Orio B baino txalpelketarako ez zuen puntuatzen, eta hortaz, ohorezko txandan aritzeko txartela lortu zuten Hibaikakoek.

Absolutu Gizonak, bosgarren sailkatu ziren azken jardunaldian. Bost ontzi baino ez zirenez lehiatu, atzoko txapelketatik kanpo gelditu ziren, kategoria horretan ohorezko txanda baino ez baitzuten jokatu.

Gipuzkoako Batel Ligako 12. jardunaldiko denbora guzti-guztiak hemen klik eginda kontsulta daitezke, eta sailkapen nagusia, berriz, hemen.

Kadete Mutilek, brontzea etxera

Haur Nesketan, promesa Neska eta Mutiletan, eta Emakume Gazteetan izan zuen ordezkaritza Hibaika arraun Elkarteak Gipuzkoako Batel Txapelketan. Emakume Gazteen ontziak liga osoan egindako lana nabarmentzeko da, eta horren erakusle izan da Gipuzkoako bandera poltsikoratu izana. Asteburuan baina, ez dute antza bide beretik joaten asmatu, eta txapelketan ez zuten nagusitasun hori erakusterik izan. Laugarren sailkatu ziren  errenteriarrak Gipuzkoako Batel Txapelketan.

Bosgarren postuan bukatu dute liga Promesa Kategoriako Mutilek eta ohorezko kategorian lehiatzeko saiakera bizia eginda, atzoko txapelketan ere izan zuten saria, hirugarren sailkatu baitziren errenteriarrak eta brontzeko dominak lepotik zintzilik itzuli etxera. Kategoria bereko neskek federakuntza txandako lehen postua egin zuten, eta kopa lortu.

Haur Nesken Kategorian, azkenik, Federakuntza txandako laugarren sailkatu zen Hibaikaren ontzia.

Gipuzkoako Batel Txapelketako emaitzak ikusteko klikatu hemen.

Hibaikaren harrobia indartsu datorrela argi utzi dute batzuk eta besteek, baita gogotik ari direla lanean arraunlari zein entrenatzaileak ere arraunari hauspoa emateko udalerrian.

Euskadiko txapelketa datorren asteburuan

Begirada denak Legutiora begira dira orain. Behin Gipuzkoako Batel Liga eta txapelketa bukatuta, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute datorren asteburuan. Hilaren 12an kanporaketak jokatuko dituzte 10:00etan hasita. Estropada hori erlojupekoa izango da, bi kaleetara. Igandean jokatuko dute finala, hura ere  10:00etan hasita. Lerroan izango da hori, lau kaleetara.

Parte hartzaileak ez daude oraindik erabat zehaztuta, izan ere, hilaren 1o dute klubek azken eguna 23:59 baino lehen izena emateko. Talde bakoitzeko ontzi bakarrak hartu ahalko du parte kategoria bakoitzean Gipuzkoako txapelketan bezala.

Ondoko bideoaren irudiak Hibaika Arraun Elkarteak eginak dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.