Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehen mailakoak dira

Gipuzkoako Lehen Mailara igo da Munttarperen gizonen taldea. Larunbatean sufritzea tokatu, baina azkenean helburua lortu dute.

Munttarpeko jokalariak, larunbatean, ospakizun betean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/04/07

Munttarpe Eskubaloi Klubaren gizonen taldeak Gipuzkoako Lehen Mailan jokatuko du 2025-2026 denboraldian. Larunbatean partida erabakiorra jokatu zuten Bekoerrotan Zumaiako Pulporen kontra, eta 27-28 galdu bazuten ere, zakura eraman zuten igoera. Ligako azken partida zen, final antzeko bat. Izan ere, sailkapen nagusian bi puntuko aldea zuten zumaiarrekiko lezoarrek, eta nahiz eta bi puntuak kanpokoek eraman, gol aldeagatik lortu dute Gipuzkoako Bigarren Mailako liga lider bukatu, eta zuzenean igotzeko eskubidea ematen zuen plaza bere egitea.

Munttarpeko neskak, pozarren, larunbatean.

Emozioz betetako arratsaldea izan zen larunbatekoa. Gogor borrokatu zuten lezoarrek partida irabazteko, baina azkenean ezin: uneren batean lau gol atzetik ere joan ziren. Hala ere, etxeko lanak aurretik eginak zituen Munttarpek, eta bi puntuko abantaila horregatik babes sarea zuen; gainera, gol alde partikularra (22-25 irabazi zuten joaneko partida lezoarrek Zumaian) eta orokorra ere aldeko zuten, beraz, lasai ez, baina konfiantzaz atera ziren kantxara. Zaleen babesa ere handia izan zen, horrek ere bultzatu zituen lezoarrak igoerara. Ospakizun handia egin zuten eskubaloi jokalariek kantxan bertan, aldageletan, eta herrian.

Gizonen taldearena, ordea, ez zen larunbateko poz iturri bakarra izan. Emakumeen taldea Federazio Garaikurra ligaxkako garaile izan da, liga horretako azken partidan kontrario zuzen zuen Donibane Eskubaloiari 26-21 irabazi ziolako. Emakumeek ere ederki asko ospatu zuten egindakoa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.