Tomateak zaintzeko gakoak Furgobaratzaren eskutik
Doako tailerra egingo du datorren asteartean, hilak 8, Arramendiko Baratze Parkean.

Furgo baratzak tailerra egingo du bihar 18:00etatik 19:30era tomateak zaintzeko gakoak emateko. Arramendiko Baratze Parkean izango da tailerra, doakoa, eta edozein herritar gertura daiteke baratzeetako erabiltzaile izan edo ez.
Furgobaratza zerbitzua ere izango da, baratzeko gaietan aholkuak emateko, eta gerturatzen direnei gainera, tomate landareak oparituko dizkiete.