Asteazkenean, odola emateko zita Antxon

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 16an, Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Odola. Odol erauzketak. Merkatuzarren egiten dira odol erauzketak, aldez aurretik hitzordua hartuta.

Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak antolatuta, odol erauzketak egingo dira datorren asteazkenean (hilak 16) Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 13an eta 14an Gotatanta atariaren bidez eskuratu ahal izango da hitzordua. Hilaren 15ean, aldiz, telefono bidez lortu ahal izango da zita. Sustatzaileek adierazi dute pazienteek COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol ematera ez bertaratzeko.

Martxoko odol erauzketetan 39 odol poltsa jaso zirela jakinarazi dute Pasai Antxoko Odol Emaileek. Ez zen emaile berririk bertaratu; hori dela eta 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odola ematera, emaile berriak beharrezkoak baitira naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.