Landarbaso Trailen ibilbidea ezagutzeko topaketa, larunbatean

Landarbaso Trail Mendi lasterketa maiatzaren 4an egingo dute. aurretik ibilbidea ezagutzeko pasara izango da.

Maiatzaren 4an egingo dute Landarbaso Trailen bosgarren ekitaldia Urdaburu Mendizale elkarteak antolatuta.Horren aurretik aurten lasterketak izango duen ibilbidea lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da, horretarako topaketa antolatu baitu Urdaburuk larunbat honetan, hilak 12. 09:00etan egin dute hitzordua  Listorretako aparkalekuan.

Topaketan parte hartzen duten pertsonen arabera, erritmo ezberdinak proposatzeko asmoa azaldu du Urdaburuk, “helburua ibilbidea  ezagutuz goiz atsegin bat pasatzea baita”. Ibilbidea bukatuta, lagun arteko hamaiketakoa ere antolatu dute.

2019an antolatu zuten lehenengoz lasterketa, eta bi urtez ez zuten egin pandemia medio. 2022an berrartu zuten berriro. Ibilbidea, 18 kilometrokoa da. Harrera bikaina izan du hasieratik korrikalarien aldetik lasterketak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.