Olibet-Etxe Berrietarako zirkulazioaren norabide aldaketa proposatu du PSE-EEk

Auzoaren mugikortasuna hobetuko lukeela aldaketa horrek uste du alderdi sozialistak.

PSE-EEko Almudena de la Torre eta Isaac Palencia.PSE-EE

Olibet-Ertxe Berriak auzoaren eraldaketari  proposamen alternatiboa aurkeztu dio PSE-EEk, eta horretan, zirkulazioaren norabide aldaketa proposatu du Askatasunaren Martirien hiribidean, baita haren zati bat ere, oinezkoentzako egitea. Isaac Palencia sozialisten eledunak azaldu du komunikabideetara helarazitako prentsa oharraren bidez. proposamen hori  hauteskunde programan txertatu zuten sozialistek “auzotarrekin landu ondotik”. Helburua, auzoaren “bizi kalitatea eta mugikortasuna hobetzea” dela ere esan dute sozialistek.

Urtarrilean aurkeztu zuen proposamena alderdi sozialistak, “Gobernu taldeak auzo barruan zirkulazioa etetea proposatzen du, Olibet eta Etxe Berriak bananduta. Horren aurrean alternatiba bat proposatu genuen, kezkatu egin gintuelako gobernu taldearen proposamenak. Uste dugu horrek, kaltetu egingo dituela bizilagunen joan etorriak auzo barruan, eta gainera, bide luzeagoa eginez Nafarroa etorbidean barrena”.

Proposamena aurkeztu eta hiru hilabetera ez dutela erantzunik jaso esan du PSE-EEk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.