Arkirunen Haur Mailakoen txanda ostiralean
Koldobike Gezala pilotalekuak Udaberri Txapelketako binakako bi partida jasoko ditu 18:30etik aurrera.

Lezoko pilotari gazteek jendaurrean onena emateko beste aukera bat izango dute bihar (hilak 11, ostirala) Koldobike Gezala pilotalekuan. 18:30ean hasita, Gipuzkoako Udaberri Txapelketako Bigarren Mailako bi partida jokatuko dituzte, binakakoan, herriko pilotariek. Biak ala biak Haur Mailakoak dira.
Lehenean Aldaba-Osa bikoak Donostiako Alde Zaharra 2ko bikotearen kontra neurtuko ditu indarrak. Ondoren, Etxartek eta Maritxalarrek Villabonako Behar Zana 5eko bikoteari aurre egingo diote.
Sarrerak doan dira, edonor joan daiteke Koldobike Gezalara musu-truk herriko pilotarien emariaz gozatzera.