Errepublikaren aldeko aldarria egingo dute igandean, hilak 13, Errenteria-Oreretako kaleetan. Pikoketa Errepubikazaleen elkarteak egin du deialdia.
Arrakastaz bukatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak Beraun auzoko bi eraikineko 63 etxebizitzaren birgaitze integrala. Halaber, auzo horretako espazio publikoa urbanizatzeko eta hobetzeko lanekin jarraitzen dute. Bisita egin dute bertara gaur eguerdian Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak.
Hilabete guztian zehar eskainiko dituzte ikastaro guztien xehetasunak eman dituzte. Izena eman behar da ikastaro guztietan.
Iragan larunbatean Pasaia-Lezo Lizeoko komunitatea osatzen dutenek Antxoko ikastolako patioa eraldatzeko auzolan eguna egin zuten. Antolatzaileak pozik dira izandako harreragatik.
Pasaiako zentroa da astekari honetako protagonista. Hona, bideoan, biharko erreportajearen aurrerapentxo bat.
Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Zarauzko gazte literatur zaleen lehenengo topaketa egin dute Oiartzungo dorretxean.
Lizeoko, Anuntziatako eta Karmengo Amako LH5eko ikasleek Pasaiako Udaleko Zerbitzu Sailaren pabiloia bisitatu dute aste honetan, egiten duten lana bertatik-bertara ezagutzeko.
Maiatzaren 12tik 16ra deitu dituzte grebak Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Argudiatu dute Hezkuntza Sailak helarazi dien azken proposamena ez dela nahikoa, eta "eduki, zehaztapen eta bermeak falta" dituela.
Tokiko elikagaien salmenta dinamizatzea du helburu jardunaldi horrek; 09:00etatik 12:00etara.
Gipuzkoako XI. Bakailao Pintxo Txapelketaren finala jokatu zen asteartean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Koldobike Gezala pilotalekuak Udaberri Txapelketako binakako bi partida jasoko ditu 18:30etik aurrera.
Hilaren 17an (osteguna da) izango da odol emate saioa Elorsoro kiroldegian, 16:30etik aurrera. Hitzordua hartu behar da.
Lesoinuren barruko hiru ekitaldi izango dira ostiral eta larunbat artean. Igandean, antzerkia Gezala Auditoriumean.
Madalenetako kartel lehiaketa martxan dela jada jakinarazi du udalak, eta lanak, maiatzaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira.