Blas de Lezo Lanbide Heziketako eskola, itsasoari begira
Pasaiako zentroa da astekari honetako protagonista. Hona, bideoan, biharko erreportajearen aurrerapentxo bat.
Biharko (hilak 11) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, besteak beste, Pasaiako Blas de Lezo Lanbide Heziketako eskolaren gaineko erreportajea izango dute irakurgai. Arrantza arloko zikloak eskaintzen ditu eskolak Villa Salinas eraikin enblematikoan 1939tik.
Bertako irakasle eta ikasleekin izan da hedabidea, biharko erreportajea ontzeko. Honako bideoan eskola gertuagotik ikusteko aukera. Bihar, erreportajea izango da irakurgai webgune honetan.