Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Literaturarekiko zaletasunak elkartu ditu gaztetxoak

Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Zarauzko gazte literatur zaleen lehenengo topaketa egin dute Oiartzungo dorretxean.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2025/04/10

Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Zarautzen gazte literatur zaleen taldeak dituzte; ohiko irakurle talde modukoak dira horiek, eta irakurketa eta idazketa tailerrak egiten dituzte, nahiz eta herri bakoitzean formatua ezberdina den. Oiartzunen eta Zarautzen hilabetean behin elkartzen dira, eta lehenengoaren kasuan bi talde daude, DBH 1 eta 2koak batetik eta DBH 3 eta 4koak bestetik. Errenteriaren kasuan, aldiz, astero elkartzen dira irakurzaleak arte eskolak eskaintzen duen Hitza ikastaroan. Kasu horretan ere adinka daude banatuta ikasleak, baina Olatz Mitxelena topaketetako antolatzaileak zehaztu du Oreretan gehiago egiten dituztela idazketari eta hitzari begirako ariketak. Bertako dinamizatzailea Eider Perez da, Nerea Loiola Zarauzkoa, eta Olatz Mitxelena, Goiatz Labandibar eta Alaia Martin, berriz, Oiartzungoak.

Aipatutako herrietako gazte literatur taldeetako dinamizatzaileek bazuten bata bestearen berri, eta “ohikoa ez denez izaten DBHko haurrei kontu hauen berri ematea”, bilera bat egitea erabaki zuten elkarrekin harremanetan jartzeko eta zerbait bateratua egiteko. Helburua argia zen: gazteek jakitea ez daudela bakarrik eta herri gehiagotan ere badaudela horrelako talde gehiago, eta, noski, gazteek eremu berdinera hurbiltzen den beste herrietako jendea ezagutzea.

Hilaren 5ean elkartu ziren Oiartzungo dorretxean DBH 1 eta 2ko 11 gazte eta DBH 3 eta 4ko beste 10-11, eta ezagutza jolasa egin zuten lehenbizi. Tailerrak egin zituzten gero, eta horretarako bertaratutako gazteak bi taldetan banatu zituzten. Hiru tailer egin zituzten orotara, eta eguerdi partean berriz elkartu ziren denak landu zutena elkarbanatzeko. Are, Mitxelenak kontatu du batzuk ahoz goran irakurtzera ere animatu zirela. Arratsalderako bisita berezi bat zuten antolatuta, Olatz Salvador abeslari eta musikariarena hain zuzen, eta bere sormen prozesuaz, abestiez eta ibilbideaz galdetu zioten gazteek. “Giro goxo eta ederra sortu zen”, gehitu du Mitxelenak.

Egunari dagokionean, “antolatzaile zein gazteei iruditu zitzaigun oso egun polita izan zela eta oso arin pasa zitzaigula. Antolaketa lanak aurrez erraz egin genituen, eta eguna bera ere oso modu politean joan zen. Gazteak proposamenei heltzeko gogoz zeuden, eta, noski, errepikatzeko moduko esperientzia izan da”, jarraitu du.

Antolatzaileen hitzetan, gisa horretako ekimenek lortzen dute bistaratzea sortzaileak badaudela; egin egin behar direla sortzaileak, eta horiei aukerak eman behar zaizkiela. “Polita da horretan dabilen jendea ezagutzea eta elkarren berri izatea”, amaitu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.