Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lesoinu eta 'Artea' asteburuan

Lesoinuren barruko hiru ekitaldi izango dira ostiral eta larunbat artean. Igandean, antzerkia Gezala Auditoriumean.

'Hegoak' ikuskizunaren artxiboko irudia.Kulunka Teatro
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/04/10

Oparo dator, berriz ere, Lezoko kultur asteburua. Lesoinuren barruko hiru ekitaldi izango dira, eta gainera, Gezala Auditoriumak antzezlan entzutetsua jasoko du igandean, Artea.

Asteburuko, edo horren atariko lehen ekitaldia bihar (ostirala) jasoko du Gezala Auditoriumak. 10:30ean, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ipuin musikatua eskainiko diete herriko ikastetxeetako haurrei. Asteak daramate musika eskolakoek ikuskizuna lantzen, eta arras erakargarri egingo zaie hezkuntza zentroetako ikasleei ziur, haiek ere musikara hurbil daitezen era atsegin eta ludikoan.

Bihar (ostirala), musika-antzerki ikuskizuna Gezalan, Hegoak antzerki musikalarekin (19:30), Kulunka Teatro konpainiarena. Euskal kantugintzan oso ezagun diren kantak landuko dituzte Garbiñe Insausti aktore eta abeslariak, Iñaki Salvador pianistak, eta Maider Zapirain biolontxelo jotzaileak, baina munduko kantu ezagunak ere ekarriko dituzte aretoko oholtzara. Lesoinuko ordainpeko ekitaldi bakarra da Hegoak, 8 euroko prezioa dute sarrerek, baina jada agortu egin dira.

Larunbatena, berriz, Lesoinuren barruko kantu jira bereziak herriko kaleak euskal kantuz alaitzeari ekingo dio, 12:15ean hasita, Aiton Amonen Bordatik.

Asteburuko azken ekitaldia igandean izango da, 19:30ean Gezalan. Txalo konpainiako Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreek hiru lagunen arteko komedia ekarriko dute Lezora. Sarrerak 8 euroko prezioa du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.