Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lizeoko patioa eraldatu dute, auzolanean

Iragan larunbatean Pasaia-Lezo Lizeoko komunitatea osatzen dutenek Antxoko ikastolako patioa eraldatzeko auzolan eguna egin zuten. Antolatzaileak pozik dira izandako harreragatik.

Auzolanean bildu zirenen talde argazkia.Unai Huizi
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/04/10

Iragan larunbatean Pasaia-Lezo Lizeoko komunitatea osatzen dutenek Antxoko ikastolako patioa eraldatzeko auzolan eguna egin zuten. Ikastolako kide askok patioak eraldaketa bat behar zuela ikusi zutela aitortu du Tania Trezet gurasoak. Ikastolako patioa publikoa da, eta klase orduetatik kanpo herriari irekita dago. Gune horretan segurtasun falta sumatu eta zikinkeria aurkitu dutela onartu du Trezetek. Hori dela eta, gurasoek argi dute gunea haurren beharretara egokitu behar dela. Egoera horri irtenbide bat emateko, eta ikusita beren kabuz zer egin zezaketen, auzolan eguna egin zuten ikastolako patioan.

Eguna “ikaragarria” izan zela adierazi du Trezetek, jende eta familia mordoa gerturatu baitziren laguntzeko prest. Irakasle edota ikasleak ere bertan izan ziren. “Lan handia dago atzetik, eta larunbatean egindako lan horren fruituak jaso genituen, denak zentzua hartu du, merezi du esfortzuak. Espektatiba guztiak gainditu genituen, familia asko elkartu baikinen. Bakoitzak asko eman zuen elkarlanean aritzeko, denak helburu berarekin. Giro ezin hobea sortu zen, ilusioa eta gogoa nabarmenak ziren. Oso pozik gaude, asimilatzen ari gara oraindik. Ez genuen horrelako parte hartzea espero”, jakinarazi du Trezetek.

Auzolana haurren eskubideak aldarrikatzeko baliatu dutela aitortu du Trezetek, eta ziur da asmo horrek indarrez bete dituela elkartu eta denak batera norabide berean aritzeko. Horrez gain, komunitateko kideen arteko harremanak sendotu dituztela zehaztu du, eta elkarlana “oso positiboki” baloratu dute bertaratu zirenek.

Aurrez aipatu bezala, Antxoko patio hori publikoa da; hortaz, herriko haur guztiek erabil dezakete espazioa. Hori dela eta, “herrigintzari” ekarpena egin diotela ziur dira, ez soilik Lizeoari: “Egin duguna ez da soilik ikastolako haurrentzako izan, egin duguna herrigintza da. Ikastolak eta ikastolako familiek herriari zerbait eman diogu. Antxon espazio falta dago haurrentzat, eta ikusita ikastolako patioa klase ordutegietatik kanpo herrira zabalduta dagoela, denek dute espazio hori eskura. Ikastola ez da onura izango duen bakarra”.

Sustatzaileek goizeko egitaraua prestatu zuten. Hasteko, margotze lanak eta haurrentzako jolasak egin zituzten. Bukatzeko, txokolatada eta familia argazkia atera zituzten, eta denak batera kalejiran herriari buelta eman zioten. Larunbateko auzolanean gurasoek herriarekiko eta ikastolarekiko duten konpromisoa agerian geratu zela nabarmendu du Trezetek. Horrez gain, gurasoen parte hartzea balioan jarri du: “Gurasoen partaidetza denborarekin galdu egin da, eta hori berreskuratzea garrantzitsua da. Guk argi dugu gurasook asko dugula egiteko”.

Hauexek dira dituzten aldarrikapenak:

Patioaren segurtasuna bermatu:

  • Ikastola orduetan erabilera ikasleena bakarrik izatea.

  • Garbiketa aurreratu eta sakonagoa izatea.

  • Segurtasun gehiago, batez ere, asteburu eta jaiegunetan, gauean.

Erabilera anitzeko patioa izatea:

  • Erakargarria izatea umeen aisialdirako, bai ikastola orduetan eta baita ordutegi horretatik kanpo ere.

  • Berdintasunerako eremua izatea: futbolaz gain, joko eta aisialdirako aukera desberdinak ematea.

  • Eremua zaintzeko beharrean kontzientzia zabaldu antxotarren artean.

Jarraian, larunbateko auzolanaren hainbat irudi, ikastolak HITZAra bidalitakoak. Unai Huizik egindakoak dira.

Auzolana Lizeoa-6
Auzolana Lizeoa-6
Auzolana Lizeoa-13
Auzolana Lizeoa-13
Auzolana Lizeoa-14
Auzolana Lizeoa-14
Auzolana Lizeoa-17
Auzolana Lizeoa-17
Auzolana Lizeoa-23
Auzolana Lizeoa-23
Auzolana Lizeoa-35
Auzolana Lizeoa-35
Auzolana Lizeoa-46
Auzolana Lizeoa-46
Auzolana Lizeoa-47
Auzolana Lizeoa-47
Auzolana Lizeoa-54
Auzolana Lizeoa-54
Auzolana Lizeoa-64
Auzolana Lizeoa-64
Auzolana Lizeoa-84
Auzolana Lizeoa-84
Auzolana Lizeoa-96
Auzolana Lizeoa-96
Auzolana Lizeoa-93
Auzolana Lizeoa-93
Auzolana Lizeoa-119
Auzolana Lizeoa-119
Auzolana Lizeoa-105
Auzolana Lizeoa-105

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.