Madalenak irudi bila ari dira
Madalenetako kartel lehiaketa martxan dela jada jakinarazi du udalak, eta lanak, maiatzaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira.

Hiru hilabete falta dira herriko jaietarako baina dagoneko hasi dira haientzako irudi bila. Madalenetako kartel lehiaketa martxan dela jada jakinarazi du udalak, eta lanak, maiatzaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira. Aurten ere, bi kategoria, orokorra eta haurrena. Kategoria orokorreko kartel irabazlea izango da aurtengo Madalen jaien kartel iragarlea. Haurren kategoriako irabazlea, berriz, madalenetako haurren programazioko irudia izango da. Irabazleak eskola materiala erosteko 150 euroko bonua irabaziko du.
Haurren kategorian, DBH 2. Maila arteko haurrek hartu ahalko dute parte.
Kartelek herriko jaiekin izan beharko dute lotura eta Herri Bizia webgunean sortutako atal berezian dagoen formularioa beteta bidali beharko dituzte proposamenak egileek JPG formatuan. (Egin klik hemen)
Irabazlea maiatzaren 28an ezagutaraziko dute.
Herri saria
Aurten ere herritarrek izango dute kartel gustukoena bozkatzeko aukera. Horretarako aurretiko hautaketa lanak —50 gehienez kategoria orokorrean, eta 15 haurren kategorian— Xenpelar Etxean erakutsiko ditu udalak maiatzaren 19tik maiatzaren 31ra bitartean. Botoa emateko aukera berriz, maiatzaren 27ra arte izango da. Herri sariaren irabazleak madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu sari gisa.