Asteburuan, Lezo dantzan
Aurresku txapelketa eta Dantzari Txiki Eguna egingo dituzte larunbatean eta igandean hurrenez hurren.
2024ko Lezoko Dantzari Txiki Egunaren irudi bat. Murixka Dantza Taldeak dantzaz beteko du Lezoko asteburua. Larunbatean Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren barruko ligaxkaren seigarren lehia izango da, eta igandean, Lezoko Dantzari Txiki Eguna.
Larunbateko txapelketa Koldobike Gezala pilotalekuan izango da, 16:30ean hasita. B saileko (2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) hamalau dantzari igoko dira oholtzara, eta segidan, B saileko (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak) beste hamahiru. Eskualdeko, eta zehazki Lezoko dantzarien presentzia oso esanguratsua izango da, gazteenen sailean zazpi direlako lezoarrak, eta koskorrenen artetik bi. 27 dantzarietatik bederatzi lezoar, beraz. Azpialdean dago denen zerrenda.
Igandean, Dantzari Txiki Eguna
Larunbatekoak jarraipena izango du igandean (etzi), egun osoz gainera. Murixkak Lezoko Dantzari Txiki Eguna antolatu baitu. Euskal Herriko hainbat herritako dantzari gaztetxoak izango dira herrian, tartean, nola ez, Murixkakoak.
11:00etan herritik kalejira egingo dute talde horiek, Euskal Herria plazatik abiatuta. 13:00ak aldera goizekoak bukatzeko dantzaldi bateratua egingo dute Goiko Plazan. Bazkalostean, dantzaldirako tartea Modestorekin: 16:00etan hasiko da, Karlos Saldise plazan.
Aurresku Ligako seigarren txapelketa. Partaideak (larunbatean, 16:30ean Koldobike Gezala pilotalekuan)
B saila (2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
- Malen Plata (Errenteria-Orereta)
- Nora Lafuente (Legazpi)
- Lur Lacasta (Lezo)
- Amets Lizeaga (Lasarte-Oria)
- Nere Sarasola (Zizurkil)
- Ixone Lorenzo (Lezo)
- Aitor Saralegi (Leitza)
- Araitz Berasategi (Legazpi)
- Udane Etxebeste (Errenteria-Orereta)
- Xalbat Maya (Errenteria-Orereta)
- Paule Bergara (Amasa-Villabona)
- Maite Urrutia (Errenteria-Orereta)
- Noa Lertxundi (Aia)
- Jannik Narbarte (Errenteria-Orereta)
A saila (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)
- Noa Zabaleta (Lezo)
- Amira Zabaleta (Lezo)
- Sara Escudero (Legazpi)
- Irati Perez (Lezo)
- Laia Illarreta (Legorreta)
- Lucia Haro (Lezo)
- Eider Illarreta (Legorreta)
- Gorane Villa (Lezo)
- Aide Maya (Errenteria-Orereta)
- Elene Pikabea (Errenteria-Orereta)
- Amaiur Iturbe (Lezo)
- Hugo Haro (Lezo)
- Amale Mitxelena (Errenteria-Orereta)
