2025/4/11

"Oinarrizko zerbitzua izanik, apustu ausarta eta estrategikoa egin du udalak"

Azpikontratatutako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen soldatak parekatzearen alde egin du udalak. Zerbitzuaren lizitaziorako aurrekontua %56 handitu du.

hitza

Tokiko establezimenduen gida egin du HITZAk

Tokikoak gara, bertan lan egiten dugu. Herritarrei tratu hurbila, kalitatezkoa eta konfiantzazkoa ematen diegu bertako komertzio guztiek bezala. HITZAk bertako establezimenduen gida egin du.

Iratxoak Oiartzunen?

Oiartzungo basoan tamaina txikiko etxolak agertu dira, baina inork ez daki nork egin dituen ezta non dauden ere, ikusi dituenak salbu.

'Miñan' antzezlana egin dute Landetxen Elizalde Herri Eskolakoek

Munduak nola funtzionatzen duen ikustea eta migrazioaren inguruan dagoen ikuspegiaren aurrean ikasleek irizpide propioa sortzea izan dira helburuak.

Gazteentzako etxebizitza komunitarioan, 11 plaza eskura

Izena emateko epea, maiatzaren 12ra arte izango da zabalik. Hainbat baldintza bete behar dituzte parte hartu nahi dutenek.

Lezoko memoria historikoa, webgune bizian

Etxetxoren, udalaren eta Aranzadiren arteko lankidetzak, frankismo garaian lezoarrek eta herrira kanpotik etorritakoek jasandako eskubide urraketak webgune batean jasotzea ahalbidetu du.

Turkesa kolorez jantziko da bihar udaletxeko fatxada

Andade Espainiako Anputatuen Elkartearen eskaerari erantzunda, bat egingo du gorputz-adarrak ezberdinak dituzten pertsonen nazioarteko egunarekin. Lezoko Udalak ere bat egingo du.

Aste Santua oparo dator Materren

Aste Santua gainean da, eta Materrek egitarau anitz eta zabala ondu du hil osorako. Jarduerak igandean hasiko dira, Alabortza senadiko mikrosistema azterketarekin.

ITSASO GARZON MENDIZABAL, Idazlea

«Liburua, heriotzaren inguruan hausnartzeko gonbita da»

'Argi izpien aukerak' eleberria argitaratu du Garzonek. Maitasunaz, hezkuntzaz eta beldurrez mintzo da, eta batez ere, heriotzaz. Gaur aurkeztuko du Noski liburu dendan.

Maider Zabalegi Galardi. Musikaria.

"Musikak eman didan gauza onena da Alaitz ezagutu izana"

Hatortxu Rock jaialdiak zenbait talderen itzuleraren berri eman du sare sozialen bidez eta horien artean daude Alaitz eta Maider. Zabalegik hitz egin du kontzertuaren inguruan.

Kartelak jartzeko panelak ezarri ditu Udalak

Bzilagunen eskaerei erantzunez, lau panel berri daude dagoeneko Antxon. Donibane, San Pedro eta Trintxerpen ere panelen kokalekuak aztertuko dituzte, gehiago jartzeko beharra dagoen erabakitzeko

Abaraxkan ez dute aspertzeko astirik izango

Aste Santuaren harira zenbait ekintza antolatu ditu Oiartzungo Abaraxkak. Hilaren 14an izango da lehen jarduera: jolas kooperatiboak.

Menpekotasunen inguruan hausnartzeko bigarren saio bat egingo dute

'Oiartzuar talde konprometitu' batek deituta, hilaren 28an izango da droga kontsumoaren eta bestelako adikzioen inguruan aritzeko saioa.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-04-11)

Pasaiako kirol taldeek aho zapore onarekin hasi nahi dute Aste Santuko etenaldia. Nabarmentzekoa da Donibaneko gizonen lehen taldeak igoerako play-offak jokatuko dituela asteburuan.

Auzoetako jaietan puntu moreak nahi ditu EAJk

Proposamena aurkeztu du alderdi jeltzaleak, "auzoak denentzat indarkeriarik gabeko eremu eta inguru seguru" izan daitezen jaietan.

Gazteei begirako mahai-tenis txapelketa, gaur, Antxon

Eskubidean planaren baitan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirako binakako mahai-tenis txapelketa jasoko du gaur Antxoko Kultur Etxeak, 17:00etatik aurrera.

Ura hausnarketagai Eskola Agenda 2030ean

Lanketan murgilduta dabiltza dagoeneko Eskola Agendaren partaide diren udalerriko zortzi ikastetxeak.

Gehiago