Abaraxkan ez dute aspertzeko astirik izango
Aste Santuaren harira zenbait ekintza antolatu ditu Oiartzungo Abaraxkak. Hilaren 14an izango da lehen jarduera: jolas kooperatiboak.

Abaraxkak Aste Santuko ekintzen berri eman du; herriko gazteek, hortaz, ez dute aspertzeko aukerarik izango. Datorren astelehenean –hilak 14– izango da lehen jarduera, eta hilaren 26an –larunbata– azkena.
Hona, beraz, ekintza sortaren zerrenda.
Hilak 14. Jolas kooperatiboak. 16:30, Abaraxka.
Hilak 15. Artistak gara. 16:30, Abaraxka.
Hilak 16. Putzuplast (Aldatzeko arropa eta toalla eraman). 16:30, Abaraxka.
Hilak 22. Xakea. 16:30, Doneztebe plaza.
Hilak 23. Ipuin trukea. 16:30, Abaraxka.
Hilak 24. Zinea: Flow. 17:00, Landetxe kultur aretoa.
Hilak 25. Zentzumenekin jolasean. 16:30, Abaraxka.
Hilak 26. Altxorraren bila. 16:30, Abaraxka.
Antolatzaileek, halaber, jakinarazi dute eguraldiaren ondorioz aldaketaz egon daitezkeela ekintzetan.