Gazteei begirako mahai-tenis txapelketa, gaur, Antxon
Eskubidean planaren baitan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirako binakako mahai-tenis txapelketa jasoko du gaur Antxoko Kultur Etxeak, 17:00etatik aurrera.

Eskubidean planak, Pasaiako Udal zerbitzuekin elkarlanean, haur eta nerabeen partaidetza sustatzeko aisialdi ekintzak antolatzen ditu. Oraingoan, binakako mahai-tenis txapelketa bat antolatu dute, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirakoa. Txapelketa Antxoko Kultur Etxean izango da, 17:00etatik aurrera, eta irekia izango da parte hartu nahi duenarentzat. Lehen lau bikoteek saria lortuko dutela aurreratu dute antolatzaileek.