Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteentzako etxebizitza komunitarioan, 11 plaza eskura

Izena emateko epea, maiatzaren 12ra arte izango da zabalik. Hainbat baldintza bete behar dituzte parte hartu nahi dutenek.

Etxebizitza komunitarioaren aurrean egin dute agerraldia Zorzanok eta del Amok gaur.Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/11

Errenteriako Udalak deialdi berri bat zabaldu du emantzipatu nahi duten gazteei begira. Udalerrian sei hilabetetik gora erroldatuta izan behar dute parte hartu ahal izateko deialdian, eta 18 eta 36 urte artean izan. Beste bi baldintza ere bete beharko dituzte gazteei begirako etxebizitza komunitarioan bizilekua izan nahi dutenek. Hala, ez dute jabetzan etxebizitzarik izan behar, eta 35.000 eurotik behera irabazi behar dute urtean.

Deialdiaren berri emateko agerraldia egin dute gaur goizean Aitor Zorzano Gazteria zinegotziak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak. Datuak eman dituzte. Hala, eremu tentsionatu izendapenaren testuinguruan egindako diagnostikoaren arabera, Errenteria-Oreretako egungo emantzipazio tasa %37,3koa da, “Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik egonda ere, lanean jarraitu behar dugu errealitate horri aurre egiteko, Donostiak metropoli inguruan sortzen duen presioaren ondorioz, gazte askok jotzen baitute Errenteriara”.

2019 urte hasieran jarri zuen martxan udalak etxebizitza komunitarioa, eta Del Amok eta Zorzanok nabarmen jarri dute, “proiektu aitzindaria” dela Gipuzkoan. 26 lagunentzako lekua du, eta amankomunak diren hainbat zerbitzu “cohousing filosofian oinarrituta”.

Maiatzaren 12ra arte zabalik izango da izena emateko epea, eta 11 plaza eskainiko ditu udalak. Etxebizitza bakoitzaren alokairuaren kostua diru sarreren araberakoa izango da eta progresibitatea aplikatuko dela azaldu dute udal ordezkariek.

Ez da udalerrian gazteen emantzipazioa bultzatzeko azken urteetan egindako proiektu bakarra, eta horren harira, gogorarazi dute 2021ean gazteentzako 51 zuzkidura etxe zabaldu zirela Arramendin.

Etxebizitza komunitarioko 11 plazetako bat eskatzeko eskaera orria bete behar dute interesdunek eta horrekin batera aurkeztu Espainiako  nortasun agiria edota horren baliokidea. Telematikoki egin daiteke eskaera (klik hemen) edota presentzialki Zu! Arreta zerbitzuan udaletxean eta Aldakoenean. Halaber, Etxebizitza Komunitarioa arautzen duen ordenantza ere kontsulta daiteke (klik hemen), eta informazio gehiago posta elektronikora mezua bidalita, edota 943 44 96 06 telefono zenbakira deituta eskatu daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.