Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ITSASO GARZON MENDIZABAL, Idazlea

«Liburua, heriotzaren inguruan hausnartzeko gonbita da»

'Argi izpien aukerak' eleberria argitaratu du Garzonek. Maitasunaz, hezkuntzaz eta beldurrez mintzo da, eta batez ere, heriotzaz. Gaur aurkeztuko du Noski liburu dendan.

Itsaso Garzon Mendizabal idazlea eta filosofia irakaslea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/11

Heriotza erdi-erdian jartzen duen eleberria argitaratu du Itsaso Garzon Mendizabal errenteriarrak, uste baitu oraindik ere «beste aldera» begiratzen duela jendeak. Heriotzaren gaineko beste kultura bat sortzeko beharra aldarrikatu du, «guztiontzat errealitate bakarra den horri begiratzeko».

Ikasle eta irakasle baten arteko istorioa eraman duzu eleberrira.

Benetako istorioa da, nirea eta nire irakasle batena. Ikastola garaiko irakasle bat izan zen. Orduan harreman oso berezia izan genuen, eta urteetara berriro egin genuen topo. Nerabezaroan izan zen, aita hil zitzaidan, eta bera agertu zen niri laguntza ematera. 25 urte eman nituen bere berririk izan gabe, eta berriro elkartu ginen, bera gaixo zegoenean. Gure istorio berezi hori kontatu dut liburuan, une oso zehatzetan elkartu ginelako.

Irakurleak zer aurkituko du Argi izpien aukerak  zabaltzen duenean?

Liburu hau sortzen da, berari hau egingo nuela hitz ematean. Helburua zen, berak kontatu nahi zituen hainbat gauzaren gainean hitz egitea. Bere bizitzaren azken etapa horretan faltan sumatu zuen heriotzaren inguruan naturaltasunez hitz egitea. Konturatu ginen gure istorioak bazuela heriotzaren gaian ardatz nagusi bat, elkartu gintuela bizitzaren momentu ezberdinetan. Pentsatu genuen agian saiakera egin nezakeela, gure istorioa kontatzearekin batera, heriotzaren inguruan hausnarketa egiteko gonbita egiteko.

Argitaratu berri duzu liburua, jaso duzu kritikarik?

Martxo-apirilean argitaratu dut, eta goiz da, baina egia da jaso dudala espero nuen gertukoen feedback-a, baita ezezagunen batena ere. Liburuaren bukaeran horretarako gonbita luzatzen dut, finean, hori dudalako helburu nagusia, gai hauen inguruan hitz egitea. Oraingoz oso gauza interesgarriak jaso ditut.

Zailena zer izan da prozesu guztian?

Bi urte eman ditut liburua idazteko prozesuan, eta zailena izan da uste nuela hasieran bere galeraren dolua egiten ari nintzela, eta ohartu nintzen bukatu nuela bi dolu egiten, berea eta nire aitarena. Konplexuena hori izan zela esango nuke, oso kanporako zer edo zer kontatuko nuela pentsatzen nuen, eta oso barrukoa zen zerbait kontatzen bukatu nuen. Positiboa izan da oso. Gogorra baino, oso polita izan da.

Autoedizioa zergatik?

Mundu hau niretzat guztiz arrotza da. Iritzi asko entzun nituen, ate asko jo, momentu batean ere txiki sentitu nintzen. Proiektua xumea da momentuz, eta hala behar duela izan sentitzen dut, etorkizunean ikusiko da. Liburuak Errenteriako Xenpelar Kultur dendan, Noskin eta Mirentxun dago salgai, eta Oiartzunen, berriz, Urratsen.

Zergatik irakurri behar da liburua?

Ez dakit irakurri behar den, baina gonbita egingo nuke irakurtzeko. Istorio erreala dago atzean, baina emozio unibertsalez hitz egiten du, gai filosofiko unibertsalenak lantzen ditu, eta zaila da norberak bere burua momenturen batean hor ez topatzea.

Heriotzaz ez dela modu naturalean hitz egiten aipatu duzu. Filosofia irakaslea zara, hezkuntzan hitz egiten al da ikasleekin heriotzaz?

Gure erronka nagusienetako bat dela uste dut etxetik hasita, hezkuntza etxetik hasten delako. Alor guztietan etxean, eskoletan, gizartean, oraindik ere beste aldera begiratzen dugula uste dut. Guztiontzat errealitate bakarra den horri ez diogu begiratzen, eta uste dut garaia dela nolabait gerturatzeko, heriotzaren gaineko beste kultura bat sortzeko gure artean, eta horretarako etxeetan, noski, baina hezkuntzan ere zerbait egin behar dugu. Nik zorte handia dut, iruditzen zaidalako aukera nitzakeen lanbideetatik politenetako batean ari naizela, irakasle, eta filosofiako irakasle naizen heinean nire lan orduak bizitzaren gai garrantzitsuenen inguruan elkarrizketan pasatzen ditudalako ikasleekin. Niretzat oso presente dago gai horiez hitz egitea.

Gaur Noskin aurkeztuko duzu liburua.

Liburua bukatuta iritziak bildu eta ate joka hasi nintzenean Noskin izugarrizko harrera goxoa egin zidaten, beraiek izan ziren lehenengoak. Dendara sartu, liburuaz hitz egin nien, eta beraiek eten egin zuten denbora niri entzuteko. Oso polita izan zen, hunkitu ere egin nintzen. Ni eta Maite, Maite eta  bion istorioa kontatzeko nire zuloraino joan behar izan nuen. Entzun ninduten. 

Nire helburua zen galdetzea ea txokotxoren bat utziko zidaten liburuaren ale bat uzteko. Ez dut helburu ekonomikorik, ez dut egoa laztandu nahi ere. Hitza eman nuen idatziko nuela, eta erantzukizunaren pisutik sortu dut liburua. Kontatu nien istorioa eurenean azaltzea polita izango zela esan zidaten, Errenteriako istorioa delako, bertako kale eta fabrikak aipatzen ditudalako. Gogotik onartu nuen, eta gaur Noskin aurkeztuko dut (19:00etan) Arkaitz Gartziandia aktore errenteriarra lagun dudala. Hitzaurrean egin duen Naiara Mujika eta azalaren ilustrazioaren egilea izan zen Ainhoa Aranburu ere izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.