Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Oinarrizko zerbitzua izanik, apustu ausarta eta estrategikoa egin du udalak"

Azpikontratatutako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen soldatak parekatzearen alde egin du udalak. Zerbitzuaren lizitaziorako aurrekontua %56 handitu du.

Aizpea Otaegi alkatea eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, gaur.Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/11

Azpikontratatutako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen soldatak parekatzearen alde egin du udalak, eta horrenbestez, azpikontratatutako langileek, udal langileen baldintza berak bermatzearen alde egin. Erabakiaren atzean etxez etxeko laguntza zerbitzuaren izaera dagoela jarri du nabarmen Aizpea Otaegi alkateak, “oinarrizko zerbitzua da udalerriko adineko prestonen edota mendekotasuna dutenen ongizaterako”.

Agerraldia egin du Otaegik gaur eguerdian Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Eñaut Graciarekin batera langileen baldintzen parekatzearen berri emateko.

Datua ere eman dute bi udal ordezkariek. Etxez etxeko laguntza zerbitzuak 404 familia artatzen ditu.

Oinarrizko zerbitzua izanik “apustu ausarta eta estrategikoa” egin duela udalak adierazi du Oategik, “zerbitzua kalitatezkoa izan dadin eta beste udalerrei batzuetan ez bezala, itxarote zerrendarik egon ez dadin”. Zerbitzu horren zati bat udal langileek ematen dute, eta beste zati handi bat azpikontratatutako enpresakoek 1998az geroztik. Hori horrela bi taldeen artean tarte handia zabaldu dela bai soldatan baita lan baldintzetan ere aitortu dute Otaegik eta Graciak, eta horren datu zehatza ere eman dute gaurko agerraldian. Zehazki urteko ia 10.000 euroko aldea dago udal extez etxeko laguntzaile baten eta azpikontratatutako beste baten artean.

Argi esan du Otaegik, “baldintzak parekatuta eta soldatak %47 igota zaintza duinak eta kalitatezkoak bermatzen dira, eta horiek erronka garrantzitsua dira pertsonen ongizatearentzat. Udal Gobernuak argi izan du zaintza duinen aldeko apustuak ezinbestekoa duela zaintza langileen aitortza. Horretarako azpikontratatutako langileen baldintzakhobetu behar dira eta udal langileen baldintzekin parekatu”.

Hori horrela izan dadin, udalak konpromisoa hartu du soldatak parekatuko dituzten hobekuntzak bermatzeko—%47ko igoera— eta beste baldintza sozio laboral batzuk ere nabarmen hobetzeko: “Indarrean dagoen lizitazioaren aurrekontua %56 handitu du udalak”.

2025erako aurreikusitako soldata eta lan baldintzen hobekuntzez gain, lizitazioak izango duen bi urteko iraupenean, urteko %2,5eko igoera aurreikusi du. Gainera, beste urte betez luzatu ahalko da. Kontratu berria martxan jartzean sartuko dira indarrean hobekuntzak, eta hori aurtengo abenduaren 5ean hastea aurreikusi dute, “baina horrek lizitazio prozesua gehiago atzeratu gabe aktibatzea eskatzen du”.

Aurrekontu igoerak, urteko milioi bat eurotik gorako inbertsioa suposatuko du, “zaintzen gaituztenen soldata eta lan baldintzak hobetzeko”.

Langileen arteko parekatzera heltzeak lanketa bat suposatu du, elkarrizketa bidea zabaltzea bai azpikontratatutako enpresako langileen ordezkari sindikalekin, baita enpresako arduradunekin ere, “gobernu taldeak positiboki baloratu du elkarrizketa prozesu hori”.

Ez da langileen arteko parekatzea udalak zaintzaren erpin guztiak duintzeko abiatutako lan ardatz bakarra. Beste bide batzuk ere zabaldu ditu adineko herritarren bizi kalitatea hobetu eta duintzeko. Horren adibide jarri dute Otaegik eta Graciak hautatu ez den bakardadeari aurre egiteko Fini Rubio biziarteko etxebizitza proiektua, edota zaintza lanak kontratatu behar dituzten familiei begira Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eskaintzen den zerbitzu publikoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.