Ura hausnarketagai Eskola Agenda 2030ean
Lanketan murgilduta dabiltza dagoeneko Eskola Agendaren partaide diren udalerriko zortzi ikastetxeak.

Ura izango dute aztergai Errenteri-Oreretako ikasleek Agenda Eskola 2030 programaren barruan. Haren erabilerak, hartzen dituen formak eta ezinbestekoa den ondare hori ez xahutzeko bideak ere aztertuko dituzte. Adinaren arabera ezberdina izango da lanketa. Besteak beste, etxera iristen den uraren nondik norakoez hitz egingo dute, Añarbe Mankomunitateak dituen azpiegiturak ezagutuko dituzte, baita fakturak aztertu ere.
Zientzialari lanak ere egingo ditu beste talde batek, eta horretarako errekak aztertuko dituzte udalerrian bertan
Herriko iturriak izango dituzte aztergai beste talde batean. Izan ere, ur freskoa izatea oso garrantzitsua baita klima aldaketak ekar ditzakeen arazoei aurre egiteko. Bi galdera erantzun beharko dituzte, Errenteria-Oreretako kaleetan nahikoa iturri dauden, batetik, eta auzoetan berdin banatuta dauden, bestetik.
Iritziak ere jasoko dituzte eta horretarako kalera aterako dira herritarrei galdetzera, eta udalerrian egiten den ur kontsumoaren berri ere jasoko dute.