Dantzari Festaren hirugarren ekitaldia prest dute
Ekainaren 14an egingo dute Dantzari Festa Lezon, hirugarrenez, eta Lezoko Dantzazaleak elkartetik euskal dantza maite duen oro deitu dute bat egitera.

Euskal dantzari lekua eman, ikusarazi eta hura sustatzea du helburu Lezoko Dantzazaleak elkarteak, eta horrekin lotuta hainbat ekitaldi antolatzen ditu. Horietako batean buru belarri dabil lanean elkarte lezoarra, eta bi hilabete falta badira ere egitaraua ondu dagoeneko. Ekainaren 14an egingo dute Dantzari Festa Lezon, hirugarrenez, eta Lezoko Dantzazaleak elkartetik euskal dantza maite duen oro deitu dute bat egitera. Hiru baldintza baino ez dira bete behar horretarako, baserritarrez janztea egunerako, dantzatzeko gogoa izatea, eta heldua izatea.
Euskal dantza plazara ateratzeaz gainera, bazkaria ere antolatu dute ohi moduan. Bazkarirako txartela eta sagardo eguneko edalontzi eta pintxoa 15 euroan eskuratu daiteke. Horretarako posta elektronikora mezua bidali behar da (klik hemen). Izena emateko epea maiatzaren 20ra arte dago zabalik.
Dantzari Festaren barruan, plazako dantzak dantzatuko dituzte goizean zehar, eta ondoren egingo dute herri bazkaria. Bazkariaren bueltan sorpresak izango direla ere adierazi dute antolatzaileek. Arratsaldean, berriz, Sagardo Eguna ospatuko dute herriko plazan, “mutil dantzez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek Bertze Hainbestekoen eskutik”.
Bukatzeko, Larrain Dantza egingo dute.