Sanferminak, kartel bila
Aurtengo jaiak iragarriko dituen kartelaren bila hasi da dagoeneko udala. Maiatzaren 15era bitarte bidali daitezke lanak.
Iazko txupinazoan jasotako argazki bat. Aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartelaren bila hasi da jada udala, Antxoko ospakizun handirako atzera kontaketa hasi du erakundeak, baita herritar askok ere. Maiatzaren 15era bitarte proposamenak bidaltzeko aukera izango dute herritarrek.
Kartelaren egilea Pasaian jaiotako edo bizi den edonor izan daiteke. Lan guztiak DIN-A3 neurrian aurkeztu beharko dira, eta edozein modalitate artistiko erabil daiteke. Kultura eta Hezkuntza sailean edota Antxoko HAZ bulegoan aurkeztu beharko dira lanak.
Irabazleak Laurak BAt elkartearen 200 euroko bonua jasoko du opari gisa. Lan hori Jai Batzordearen jabetzapean geratuko da.
Oinarri eta xehetasun guztiak, lotura honetan kontsulta daitezke.
