Nesken futbolaren festa, larunbatean Fanderian
Touring Kirol Elkarteak Alebin Mailako nesken futbol txapelketa antolatu du hilaren 26rako. Hamasei talde izango dira lehian.
Fanderiako futbol zelaia.Artxiboko irudia Nesken futbolaren festa larunbatean (hilaren 26an) Fanderiako futbol zelaian Touring Kirol Elkarteari esker. Alebin edo Kimu Mailako taldeen txapelketa antolatu du herriko klubak goiz eta arratsaldez. Osotara hamasei talde ariko dira lehian, tartean bi etxekoak direlarik, lau multzotan banatuta.
Goizeko partidak 09:30etik 13:30ak arte izango dira, eta horiek lau multzoetako ligaxketakoak izango dira. Arratsaldean, 15:00etatik aurrera, goizean izandako sailkapenaren araberako beste lau ligaxka jokatuko dira. Hala, goizeko lau taldeetan lehenak izan direnek Urrezko Fasea jokatuko dute arratsaldean, bigarrenek Zilarrezko Fasea, hirugarrenek Brontzezkoa, eta laugarrenek Kopa Fasea. Fase horretako multzo bakoitzeko bi lehenei trofeo eta garaikurrak emango dizkiete, herriko komertzio eta ostalaritza guneek emandakoak.
Futbol zelaira sartzeko sarrera ordaindu beharko dute han izan nahi dutenek, merke: bi eurokoa da.
Honakoak dira herrian izango diren hamasei taldeak, goizeko multzoetako sailkapenen arabera:
- A multzoa: Touring B, Behobia, Intxaurdi eta Sanse.
- B multzoa: Reala, Mariño-Real Union, Orioko eta Martutene.
- C multzoa: Touring A, Allerru, Eibar eta Lagun Onak.
- D multzoa: Añorga, Aiztondo, Meatzaldeko selekzioa, eta Mulier.
