
Maiatzaren 4an (igandea) izango da Oiartzungo Etxera eguna, eta egitaraua aurkeztu dute dagoeneko. Bazkariko txartelak salgai daude.

Antxoko Ibaiondoko kantina eta Trintxerpeko eta San Pedroko jubilatuen etxeetako tabernak kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea irekita dago.

Igandean (hilak 27) izango da San Marko egunaren barruko erromeria, eta San Marko gotorlekuaren inguruan ospatuko dute eguna herritarrek.

Touring Kirol Elkarteak Alebin Mailako nesken futbol txapelketa antolatu du hilaren 26rako. Hamasei talde izango dira lehian.

Igandean Kontu Kantari zikloaren hirugarren emanaldia jasoko du San Pedroko Udal Aretoak, 19:00etan.

Igandean (hilak 27) egingo dute Bizardia elkartearen XLIV. ibilbidea. Gurutzeko frontoitik hasiko dute aurtengo bidea, 7:30ean.

Oarsoaldeko lau udalek, Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta saltokietako erakusleihoak nahiz establezimenduak apaintzeko lehiaketa antolatu dute. Maiatzaren 8a da izena emateko azken eguna.