Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udal tabernak kudeatzeko hautagaitzak aurkez daitezke

Antxoko Ibaiondoko kantina eta Trintxerpeko eta San Pedroko jubilatuen etxeetako tabernak kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea irekita dago.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/04/22

Antxoko Ibaiondoko kantina eta Trintxerpeko eta San Pedroko jubilatuen etxeetako tabernak kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea irekita dagoela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Aurkeztu beharreko agirien eta bete beharreko baldintzen informazio zehatza udalaren kontratazioaren profilean kontsulta daitekeela baietsi du udal erakundeak. Hala ere, hona hemen kontratu bakoitzaren xehetasunak:

Antxoko Ibaiondoko kantina

Gune horren helburua da ostalaritza zerbitzua ematea instalazioko tabernan eta frontoiaren erabilerari lotutako kirol kudeaketa egitea. Hortaz, instalazioen eta elementuen garbiketa eta mantentze lanak egin beharko dira: kantinarenak, frontoiarenak, terrazarenak eta komun autogarbigarriarenak. Bizikleten alokairuaren kudeaketa ere esleipenaren barruan dagoela adierazi du udalak.

Ibaiondoko kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, beste hiru urte bete arte; hau da, lau urte guztira. Esleipendunak hilabeteko kanona ordaindu beharko du, eta, zenbateko hori 433,33 eurokoa izango da hilero gutxienez (358,13 euro gehi BEZari dagozkion 75,2 euro), betiere lizitatzaileak eskaintza hobetzen ez badu.

Eskaintzak aurkezteko epea hilaren 28an (astelehena) bukatuko da, 23:59an.

Trintxerpeko jubilatuen etxeko taberna

Eremu horren helburua da taberna zerbitzuaren ustiapenaz arduratzea. Zeregin horien barruan daude: taberna eta sukalde zerbitzua, instalazio eta tresnen garbiketa eta jubilatuen etxearen atezaintza zerbitzua.

Trintxerpeko kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, beste hiru urte bete arte; hau da, lau urte guztira. Esleipendunak hilabeteko kanona ordaindu beharko du, eta, gutxienez, euro batekoa izango da hilero (kanon horri ez zaio BEZa aplikatuko), betiere lizitatzaileak eskaintza hobetzen ez badu.

Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 5ean (astelehena) bukatuko da, 23:59an.

San Pedroko jubilatuen etxeko taberna

Gune horrek edaritegi zerbitzuren ustiapenak hartzen ditu barne: edaritegi zerbitzua, instalazio eta tresnen garbiketa eta jubilatuen etxearen atezaintza zerbitzua.

San Pedroko kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, beste hiru urte bete arte; hau da, lau urte guztira. Esleipendunak hilabeteko kanona ordaindu beharko du, eta, gutxienez, euro batekoa izango da hilero (kanon horri ez zaio BEZa aplikatuko), betiere lizitatzaileak eskaintza hobetzen ez badu.

Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 5ean (astelehena) bukatuko da, 23:59an.

Kontratazio prozeduraren inguruko edo kontratuen baldintzen inguruko zalantzetarako, udalak helbide elektronikoa eta 943 34 40 34 telefono zenbakia ahalbidetu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.