Idoia Asurmendiren doinuak, igandean, San Pedron
Igandean Kontu Kantari zikloaren hirugarren emanaldia jasoko du San Pedroko Udal Aretoak, 19:00etan.

Igandean (hilak 27) Kontu Kantari, Pasaiako solasaldi musikatuak zikloaren hirugarren emanaldia jasoko du San Pedroko Udal Aretoak, 19:00etan. Igandeko protagonista Idoia Asurmendi abeslari, pianista, gitarrista eta konpositore arabarra izango da. Asurmendik 2021ean argitaratu zuen bere lehen lana: Ilun eta abar. Iaz, 2024an, kaleratu zuen De amar y desandar, bere bigarren albuma. Orain artean sortutako abestiak pasaitarrekin partekatuko ditu igandean. Eider Perez aktore eta idazleak aurkeztu eta bideratuko du saioa.
Sarrerak agortuta badaude ere, gutxi batzuk egunean bertan salgai jarriko dira San Pedroko aretoaren sarreran, ekitaldia baina ordubete lehenago.