Ostiralean, ur mozketak Trintxerpeko Oiartzun kalean
Ur sarean egingo diren aldaketengatik, ura moztuko da Oiartzun kale osoan. Mozketak 08:00etatik 15:00etara izatea aurreikusi du udalak.

Ostiralean (hilak 25), ur sarean egingo diren aldaketengatik, ur mozketak egingo dira Trintxerpeko Oiartzun kalean. Mozketek kale osoan izango dute eragina, eta 08:00etan hasiko dira. Mozketek 7 orduko iraupena izatea aurreikusi du udalak. Ahal izanez gero, ura lehenago emango dela iragarri du udalak.