San Marko egunaren harira, trafiko aldaketak igandean
Udaltzaingoak zenbait neurri ezarri ditu San Marko egunerako. Bizarain ikastolako patioa, esaterako, aparkaleku gisa egokituko dute.
San Marko Gotorlekua Igandean (hilak 27) ospatuko dute San Marko eguna San Marko gotorlekuaren inguruan, eta horren harira zenbait neurri ezarri ditu Udaltzaingoak egun horretarako.
Jakinarazi dutenez, igandean 8:00etatik 19:00etara itxita egongo dira Bizarain ikastolako biribilgunetik San Marko gotorlekuko igoeraraino doan zatia eta baita Zamalbide auzotik San Marko gotorlekuraino doan pista zatia ere. Hala ere, bide horietan ibiltzea ahalbidetu die Udaltzaingoak inguruko bizilagunei eta desgaitasun txartela duten pertsonei. Baimen horiek aldez aurretik eskatu behar dira Udaltzaingoaren bulegoetan.
Horretaz gain, gehitu dute Bizarain ikastolako patioa aparkaleku gisa egokituko dutela San Marko gotorlekura oinez igo nahi dutenek erabil dezaten. Aparkalekua 8:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Halaber, garraio publikoaren zehaztasunak ere eman dituzte, egun horretarako zerbitzu berezia egongo baita San Markora igotzeko 10:00etatik 18:40 arte.
Honakoa izango da autobusak egingo duen ibilbidea eta haren geralekuak: Morrongileta kalea – Galtzaraborda etorbidea 30 – Urbia plaza – Koldo Mitxelena Institutoa – Galtzaraborda etorbidea 49 – San Marko kalea 1 eta 15, Bizarain ikastolako biribilgunea.
Lehenengo autobusa 10:00etan irtengo da Morrongilletatik, eta 20 minutuero aterako da. 14:00 – 16:00 artean etenaldia egongo da, eta azken autobusa 19:00etan aterako da San Markotik.
