Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Udalekuetako izen emateak maiatzean egin behar dira

Udaleku irekietako matrikulazioak maiatzaren 5etik 16ra bitartean egin behar dira. Aurten 360 plaza eskainiko dira, iaz baino 40 gehiago.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/04/23

Pasaiako Udalak prest ditu jada udako udaleku irekiak. Ekintza horiek Pasaian erroldatuta dauden edo udalerrian ikasten duten eta 2015etik 2021era bitartean jaio diren haurrei begirakoak dira (Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara, biak barne).

Aurtengo udalekuak uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara. Uztailaren 25ean zerbitzurik egongo ez dela aurreratu du udalak, jai eguna baita. Taldeak 10 eta 12 haur bitartekoak izango dira, eta bakoitzak begirale bana izango du. Udalekuetan askotariko jarduerak egingo dituzte bertaratzen diren haurrek: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoak edota irteerak igerilekura eta hondartzara.

Iaz eskaera kopurua handia izan zela jakinarazi du Julen Rodriguez Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Saileko zinegotziak. Hori dela eta, aurtengo udalekuei begira, udal gobernuak plaza kopurua handitzea erabaki duela baietsi du Rodriguezek. Aurten 360 plaza eskainiko dira, iaz baino 40 gehiago, “ahalik eta haur gehienek udalekuetan parte hartu ahal izan dezaten”.

Matrikulazio kanpaina maiatzaren 5etik 16ra bitartean izango da, eta plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo dela adierazi du udalak. Zozketa horretan lehentasuna izango dute udaleku irekietan plaza duten anai-arrebak dituzten haurrek eta aurreko urtean udaleku irekietan parte hartu zutenek. “Udaleku irekiak herriko familien zaintza eta kontziliazio beharrei erantzuteko tresna garrantzitsua dira, eta horregatik ari gara urtez urte eskaintza hobetzen. Aurten ordutegiak moldatu edota eskaintza osatzeko zaintza aukera berriak eskaini ahal izatea aztertzeari ekin diogu, familien beharrei ahalik eta hobekien egokitu ahal izateko”, nabarmendu du Rodriguezek.

Matrikula 79,50 eurokoa da, eta ordainketa egiteko datuak eta xehetasunak udal webgunean kontsulatu daitezkeela adierazi du udalak. Horrez gain, familia errentaren arabera hobariak eskainiko direla aurreratu dute. Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako umeei dagokienean, nortasun agiriaren edo familia liburuaren kopia aurkeztu behar dute. Izen emateak udalaren webgunean edo HAZeko bulegoetan egin behar dira. Bulegoak 08:00etatik 14:00etara daude erabilgarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.