'Faisaien Irla' filma eta solasaldia, igandean, Niessenen
Bihar (hilak 25) estreinatuko da Asier Urbietaren 'Faisaien Irla' filma, eta asteartera bitarte ikusgai egongo da Niessenen.
Bihar –hilak 25– estreinatuko da Faisaien irla, eta bihartik asteartera bitarte ikusgai egongo da Errenteria-Oreretako Nieseen zineman. Igandeko saioan, gainera, protagonistetako batzuk –ez dute zehaztu nork– hitzaldia emango dute proiekzioaren ondotik.
Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira filmaren protagonistak, eta hori gutxi balitz, Itziar Ituño eta Josean Beangoetxea ere badira ikus-entzunezkoaren parte. Bidasoa inguruan grabatu zuten filma, eta haren gidoia Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek idatzi dute. Urbieta da zuzendaria.
Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da; sei hilabetez Espainiar Estatuari dagokio, eta beste sei hilabeteak Frantziar Estatuari. Laida eta Sambouk bi pertsona ikusiko dituzte igerian ibaia zeharkatu ezinik. Egun batzuk geroago gorpu bat agertuko da irlan.
Sarrerak hemen eros daitezke.
