Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Trintxerpeko Igeldo kalea berrurbanizatzen hasi dira

Igeldo kaleko jarduketak auzo osoaren birgaitze integraleko planaren barruan kokatuta daude, eta lanak 21 astetan gauzatzea aurreikusi du udalak.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/04/24

Pasaiako Udalak Trintxerpeko Andonaegi auzoko Igeldo kaleko berrurbanizazio lanak hasi ditu. Jarduketa horiek auzo osoaren birgaitze integraleko planaren barruan kokatuta daude, eta lanak 21 astetan gauzatzea aurreikusi du udalak.

Igeldo kalearen berrurbanizazioa Andonaegiko eraldaketa sakonaren barruan dagoela adierazi du udalak, energia eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizi kalitatea hobetzea helburu duen plan integralaren baitan. Proiektua Europako Batasuneko NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren zati da. Igeldo kaleko jarduketek 1.086.768,22 euroko aurrekontua du, BEZa barne, eta horietattik 466.279,15 euro NextGeneration funtsen bidez finantzatuko dira.

Honako lanak egingo ditu udalak Igeldo kalean: espaloiak zabalduko dira eta bideak irisgarri eta erosoagoak izan daitezen, egokitu egingo dira, urbanizazio kotak atarien kotekin bat egin dezaten; argiztapen berria ezarriko da; saneamendu sarea berrituko da; elektrizitate eta telefoniako kableak lurperatuko dira; berdeguneak sortuko dira eta zuhaitzak landatuko dira; eta egitura berriak eraikiko dira, besteak beste, euste hormak.

Igeldo kaleko berrurbanizazioa Andonaegiko birgaitze integralaren fase bat dela berretsi du udalak, non 19 ataritan banatutako 190 etxebizitza zaharberritzen ari diren. Plan integral horrek hiru hanka dituela jakinarazi du udal erakundeak: eraikinen birgaitze integrala (irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna), urbanizazioa eta ekipamendu publikoa. Aldaketa horiek guztiak faseka egingo direla aurreratu du udalak. Lehen urratsak eraikinak zaharberritzea eta Igeldo kalea urbanizatzea izango dira.

Jarduketetan parte hartzen duten 190 etxebizitzetatik 160tan inguratzailearen birgaitze energetikoa egingo da eta irisgarritasuna hobetzeko, eraikinen barruan igogailuak jarri eta atarietan lanak egingo dira, bide publikotik irisgarritasun unibertsala bermatzeko. Gainerako 30 etxebizitzetan, aldiz, irisgarritasun unibertsala da bermatuko den aldagai bakarra, horiek energia eraginkortasunaren baldintzak jada betetzen baitituzte, fatxadetan obrak eginak dituztelako.

Kaleak berrurbanizatzeko planak oinezkoentzako eta egoteko eremuak eta zuhaiztien berritzea lehenesten dituela, eta hiri altzariak hobetzea eta azpiegiturak berritzea dakartzala nabarmendu du udalak. Bestalde, hegoaldera begira dauden egonleku berriak sortzeko eta kaleen arteko komunikazio bertikalak hobetzeko balioko duela gaineratu du udal erakundeak. Lehentasuna oinezkoentzako guneek eta irisgarritasunak izango dutela baietsi du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.