Harreman eta komunikazio positiboak hizpide, Familian Hezi programaren azkenean
Familian Heziko ikasturteko azken monografikoa izango da.

Erlazioa eta komunikazio positiboak izango da Familian Heziko ikasturte honetako hirugarren eta azken monografikoa. Gurasoei begirako saioan emozioak modu eraginkorrean kudeatzeko tresnak eskainiko dituzte. Parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute (klik hemen), eta informazio gehiago, berriz, erreferentziazko zentroan eska dezakete.
Zerbitzuaren gaineko zalantzak argitu edota bakarkako arreta jasotzeko posta elektronikora mezua bidali behar dute interesdunek, edo 688 72 42 33 telefono zenbakira deitu astearteetan 09:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara.