Euskaraldian izena eman eta txapak jasotzeko postuak nonahi
Gaurtik maiatzaren 11ra bitartean jarriko dituzte postuak herriko hainbat puntutan.

Gero eta gertuago da Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko herri ariketa erraldoiaren hasiera data. Hori horrela, eta oraindik ere izena eman ez dutenentzako, gaurtik hasi eta maiatzaren 11ra arte postuak egokituko dituzte herriko hainbat puntutan izen emateak errazteko. Web orriaren bidez egitea ere badago (klik hemen).
Izena emateaz aparte, belarriprest eta ahobizi txapak jasotzeko aukera ere izango da postu horietan.
Gaur 19:00etatik 20:30era jarriko dute postua Iztietako Diputazio plazan. Bihar berriz, maiatzak 1, Zumardian 12:00etatik 14:00etara.
Maiatzaren 9an, Beraungo Pablo Sorozabal plazan izango dira 17:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 10ean, herriko Plazan jarriko dute postua 12:00etatik 13:00etara, Cristobal Gamon ikastetxeko jolastoki estalian 17:00etatik 20:00etara, eta Agirre Lehendakariaren plazan 18:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 11n, azkenik, Gabierrota auzora eramango dute Euskaraldiaren postua, 17:00etatik 19:30era.
Horretaz gain, astean zehar goizetan Udal Hizkuntza Politika sailean eman daiteke izena (Merkatuzar), eta astearte eta ostegunetan 17:30etik 20:00etara Lau Haizetaran (Joxepa Antoni Aranberri anitzenean)