Familia Jolasean programak saio irekiak egingo ditu hainbat plazatan
Euskaraldiaren harira eramango dute programa hiru plazetara uda garaia iritsi arte.
Etzidamu hasita, ostirala, eta uda garaia iritsi arte Familia Jolasean programako ohiko saioak herriko plaza ezberdinetan egingo ditu Errenteriako Udalak Euskaraldia dela-eta. Lau eta hamabi urte arteko haurrak ditzuten familiek, beraz, hainbat dinamiketan parte hartu ahal izango dute elkarrekin euskaraz jolastuz.
Hilaren 9an eta ekainaren 6an, Erdiguneko Koldo Mitxelena plazan izango da saioa; hilaren 16an eta ekainaren 13an, agustinetan, MKoldo Mitxelena ikastetxeko Markolako patioan; hilaren 23 eta 30ean, azkenik, Beraungo Pablo Sorozabal plazan.
Saio guztiak 17:30etik 19:30era izango dira, doakoak eta ez da izenik eman beharko parte hartzeko.
Familian Jolasean programaren bidez familia artean euskaraz aritzea sustatzen du aisialdiko jardueren bidez udalak.
Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean ekintzak antolatzen dituzte programaren barruan. Programaren gainean informazio gehiago lortzeko posta elektronikora idatzi (klik hemen) edo 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.
