
Madalensoron ospatuko dute Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Eguna, eta XV. Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte bertan.

'Eraldaketa teoriak zorrozten: Pentsamenduaren bidez praktikak berritzen' jardunaldia egingo dute uztailaren 11n, ostirala, Torrekuan. Izena eman daiteke uztailaren 10a arte.

Pasaiako, Lezoko eta Errenteria-Oreretako alkateak PPAko Izaskun Goñirekin bildu dira, portu inguruko herrietako alkateek lehen hartu emana izateko lehendakari berriarekin. Hiru alkateek hainbat gai jarri zituzten mahai gainean, portuarekin lantzeko.

Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek ikasturtean egindako jardueren berri emango diete herritarrei. Honakoa, 11. ekitaldia du Ateaz Zabalduz iniziatibak.

IV. Gipuzkoko Erroten eguna dela-eta, Oiartzungo lau errotak ikusteko ibilbide gidatua antolatu dute. Dohainik da jarduera.

Gipuzkoako selekzioarekin aritu dira EPLEko hainbat pilotari.

Bi asteburutan ospatuko dituzte Arraguako jaiak: hilaren 9, 10, 11 eta 16, 17 eta 18ko asteburuetan, hain zuzen.

Orereta Ikastolako Blaitu Klubak antolatuta, erronka egin dezakete herritar denek Euskaraldiaren harira.

Goizez Kultura Aretoan jaso daitezke, eta arratsaldez Oroitzene AEKn. 14 eta 15ean mahaia jarriko dute Gurutze Santuaren plazan.

Hilabete honetan zehar, hainbat emanaldi eskainiko ditu Udal txistulari Taldeak.

Euskaraldiaren harira eramango dute programa hiru plazetara uda garaia iritsi arte.