Diana eta kontzertu dantzaldia Gabierrotan, Udal Txistulari Taldearekin
Hilabete honetan zehar, hainbat emanaldi eskainiko ditu Udal txistulari Taldeak.

Datozen asteetan hainbat emanaldi egingo ditu Udal Txistulari Taldeak. Zehazki, datorren igandean, Gabierrotako Euskal Jaien egitarauaren barruan diana egingo dute txistulariek 09:30ean hasita. 11:00etatik aurrera, berriz, kontzertu dantzaldia eskainiko dute Gabierrotako plazan, eta bertaratzen direnak dantzan jarriko dituzte.
Hilaren 15ean Zamalbiden entzun ahalko dira txistu doinuak. Izan ere, San Isidro eguneko emanaldia egingo dute 11:00etan hasita. Bazkal aurreko emanaldi nagusia egingo dute, berriz, 13:00etan hasita, Zamalbideko Bentak auzo elkartean, Xenpelar Bertso Eskolako kideekin batera.
Musikasteren egitarauaren barruan ere ariko da Udal txistulari Taldea. Zehazki, Michel Labeguerieren omenezko kontzertua eskainiko dute Amikuze Musika Eskolako eta Iparraldeko kontserbatorioko kideekin batera. Emanaldia hilaren 18an izango da, 11:30ean Niessen Kulturgunean.