Truk txapelketa egingo dute Arraguako jaietan
Ostiralean –hilak 9– hasiko dira Arraguako jaiak, eta Truk txapelketa izango da lehen jarduera. Aldeguna elkartean jokatuko dute, 22:00etan.
Arraguako jai batzordeak jakinarazi duenez, Truk txapelketa izango da aurtengo jaien egitaraua zabalduko duena. Ostiralean –hilak 9– izango da karta jokoa Arraguako Aldeguna elkartean, 22:00etan, eta sariak zerrendatu dituzte dagoeneko:
1. saria: Arkume bat eta mariskoa.
2. saria: Bi legatz eta bi kilo txuleta.
3. saria: Bi kilo txuleta eta bi ardo botila.
4. saria: Bi oilasko eta bi ardo botila.
Halaber, bigarren aukera bat ere egongo da ostiralean, eta sail horretako sariak zein diren jakinarazi dute:
1. saria: Bi legatz eta bi langostino kaxa.
2. saria: Langostino kaxa eta bi txanpan botila.
3. saria: Bi oilasko.
