
Emakumeen Etxeak zorizko jokoen menpekotasunaren gaineko hitzaldia eta emakume migranteekin ekintzailetzaren gaineko tailerra antolatu ditu hilabete honetan.

Beilatokiaz gain, Arizmendieneako lorategia eta udaletxeko areto nagusia erabiltzeko aukera izango dute herritarrek hiletak edota omenaldiak egiteko.

Alkateordetzak Letras Galegas Pasaia jaialdia jasoko du hilaren 9an eta 10ean. Liburu aurkezpen bat eta poesia errezitaldi bat ondu dituzte.

Gutxieneko pentsioak osatzeko sistema eskatzeko sinadura bilketa egin du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. HEL Herri Ekimen Legegilea aurkeztu du eta hura babesten duten 140.000 sinadura bildu.

Traineruen beteranoen ligan bi traineru ditu Trintxerpe-Illunbek, gizonena eta emakumeena. Ekainaren 21erako antolatzen ari dira herriko estropada.

Asteburu biribilaren ondotik, igoerarako txartela lortu dute Ereintzako Emakume Seniorrek. Hori zuten denboraldiko erronka nagusia.

Bizilagunen arteko desberdinkeria egitea egotzi diote sozialistek gobernu taldeari.

Herriko eragile eta elkarteekin batera, agenda oparoa antolatu du Oiartzungo Udalak maiatzerako. Euskaraldia da nabarmendutako jardueretako bat.

Asteburu luze osoan zehar jokatu dituzte herriko taldeek euren partidak. Bi saskibaloi taldeek erraz irabazi dute.

Illunbek antolatuta, Inude eta Artzainek barrutiko kaleak hartuko dituzte larunbatean, 12:00etatik aurrera.

Jabetze Eskolaren barruan, emakumeei begirako lau saio eskainiko dira jubilatuen egoitzan. Gaur da izena emateko azken eguna.

Larunbat honetan kantu jira egingo dute, 12:00etatik aurrera. Bildutakoak Meipi auzotik abiatuko dira.

Bidearen ondotik, Pablo Enean bazkalduko dute. Hilaren 18an egingo dute txangoa –igandea da–, eta izena eman behar da aldez aurretik.

Hilaren 24rako egun osoko festa antolatzen ari dira. Bazkarirako txartelak erosteko nahiz elastikoa eskatzeko epea zabaldu dute.

Ostiralean –hilak 9– hasiko dira Arraguako jaiak, eta Truk txapelketa izango da lehen jarduera. Aldeguna elkartean jokatuko dute, 22:00etan.

2-12 urte arteko haurrei begirakoak dira, eta maiatzaren 13ra bitartean eman daiteke izena.