Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gutxieneko soldataz azpikoak dira udalerriko hamarretik lau pentsio

Gutxieneko pentsioak osatzeko sistema eskatzeko sinadura bilketa egin du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. HEL Herri Ekimen Legegilea aurkeztu du eta hura babesten duten 140.000 sinadura bildu.

Pentsiodunen mugimenduak manifestazioa egin du.Izaro Perez Loperena
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/05

Kalera atera da Duintasuna gaur, hileko lehen astelehenero egiten duen moduan. Maiatzaren 15ean jarri du pentsiodunen elkarteak fokua, izan ere, egun horretan aurkeztuko ditu azken bi hilabeteetan jaso dituen HEL Herri Ekimen Legegilearen aldeko ia 140.000 sinadurak. HEL horren bidez, pentsioak osatzeko sistema bat sortzea nahi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erroldatuta dauden 60 urtetik gorako guztiek gutxieneko soldataren pareko pentsioa behintzat jaso dezaten.

Joan den larunbata, hilaren 3a izan zuten sinadura horiek biltzeko azken eguna, eta gaur, pozik azaldu dute, ia 140.000 sinadura jaso dituztela. HELa Legebiltzarrean eztabaidatzeko, 10.000 sinadura behar zituzten.

Gutxieneko pentsio duinak bermatu nahi dituen iniziatibaren azken geldialdia hilaren 15ean izango da. Egun horretan aurkeztuko dituzte sinadurak Gasteizko Legebiltzarrean, eta hara, manifestazio handi batean helduko dira. Hori horrela, deialdi zabala egin du Duintasunak gaurko mobilizazioan Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko gainontzeko herrietako pentsiodun, langile zein gazteek bat egin dezaten. autobusa antolatu dute, eta interesdunek 654 64 46 85 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko.

Argi azaldu du Duintasunak sinadura bilketatik harago doa HELa, “pentsioen gaia mahai gainean, eztabaidaren erdi-erdian jartzeko balio izan du, egoera ikusarazi eta kontzientzia sortzeko”.

Horren harira, hainbat datu eman ditu pentsiodunen elkarteak gaurko protestaren atarian. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 165.000 lagunek 834 eurotik beherako pentsioak jasotzen dituzte, eta gehien-gehienak emakumeak dira. Beste milaka lagunek, Lanarteko Gutxieneko Soldataz azpiko pentsioak jasotzen dituzte. Gizarte Segurantzak emandako datuak dira horiek, baita ondokoak ere: Gipuzkoan, 196.181 lagunek dituzte gutxieneko soldataz azpiko pentsioak. Errenteria-Oreretan, 10.735 pentsiodun daude eta horietatik 4.320 lanbide arteko gutxieneko soldata baino pentsio baxuagoa dute, “%40a da hori. Albistegietan-eta saltzen digute EAEn pentsioen batez bestekoa 1.500-1.600 eurokoa dela, baino ez da egia eta eman ditugun datuak horren adibide dira”.

Lehen arretari ere erreferentzia egin diote pentsiodunek, eta egoerak hobera egin badu ere, oraindik ere mediku batzuen faltan dela Iztietako anbulatorioa azaldu dute. Zehazki, bi sendagileren faltan dago, “bai Duintasuna, baita udala ere horren  gainean dago. Larrialdi zerbitzuan dago arazo gehien. Ezin dugu ahaztu lehen arreta zerbitzua oinarrizkoa dela, bertatik bideratzen baitituzte gaixoak espezialistetara”.

Mugimendua, indartsu

Usurbilen batzar orokorra egin zuen Euskal herriko Pentsiodunen Mugimenduak joan den asteartean esaldi bakarrera eraman dute batzar horrek emandakoa: “Bide luzea du aurretik Duintasunak”. Pentsiodunen mugimendua indartsu dagoela baieztatu dute, “bizitzarako oinarrizkoak diren hiru ardatzetan lanean jarraituko dugu, gutxieneko pentsio duin eta justuak, osasungintza publiko eta unibertsala, eta zaintza publiko duina bermatzeko”.

Urte luzetako konpromiso betea berretsi dute berriro gaur.

Halaber, bat egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta Etxalde sindikatuek abiatu duten sinadura bilketarekin, “Herri Ekimen Legegilerako da bilketa, eta positibotzat ematen dugu Hego Euskal Herriaren errealitate sozioekonomikoaren araberako gutxieneko soldata propio baten aitortza lortzeko”.

Azken oharra ere egin dute, bidaia kontratatzeko asmotan dabiltzanei begirakoa: “Udalerriko Pablo Iglesias kalean dagoen bidaia agentzian, Carrefour izena du, jendeari iruzur egiten ari dira. Salaketa aurkeztu dute hainbat erabiltzailek ertzain etxean, eta kaltetuen elkarte bat ere sortu dute. Batez ere adineko pertsonei egin die iruzur, beraz deia egin nahi dugu hemen dik harekin ez bidaiarik kontratatzeko”.

Ondoko bideoa, Izaro Perez Loperenak egina da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.