Antxoko Basari elkartea bere eguna prestatzen ari da
Hilaren 24rako egun osoko festa antolatzen ari dira. Bazkarirako txartelak erosteko nahiz elastikoa eskatzeko epea zabaldu dute.
Basari elkartearen ataria Antxoko Basari elkarteko kideak buru-belarri ari dira euren eguna, eta aldi berean Antxori ekarpena egiteko eguna izango dena antolatzen, Basari Eguna. Hilaren 24an (larunbata) izango da. Egun osorako jarduera sorta ari dira hitzartzen herriko elkarte eta eragileekin, nahiz udalerriko bestelako taldeekin batera. Aurrerago emango dituzte egunaren gaineko xehetasun guztiak. Baina jada martxan dituzte hainbat deialdi.
Hilaren 24ko Basari Egunaren barruan herri bazkaria izanen da. Hala, horretarako txartelak jada eros daitezkeela azaldu dute 1988an sortutako elkarteko kideek. Horien prezioa 15 eurokoa (haurrena 10 eurokoa) da, eta Mimos, Dani, Axular Kamio eta Izadi tabernetan eskura daitezke, hilaren 21era arte.
Bestalde, egunerako propio kamiseta edo elastikoa prestatu du Basarik. Horren prezioa 10 eurokoa da. Beraz, elastiko berezia erosi nahi dutenek bi modu dituzte horretarako: barrutiko tabernetan jarritako zerrendetan izena ematea (neurria zehaztu behar da), edo Internet bidezko eskaera egitea (egin klik hemen eskaera orrira joateko).
