Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Trintxerpe-Illunbeko arraunlariak, egurrean beteranoen ligan

Traineruen beteranoen ligan bi traineru ditu Trintxerpe-Illunbek, gizonena eta emakumeena. Ekainaren 21erako antolatzen ari dira herriko estropada.

Trintxerpe-Illunbeko arraunlariak eta laguntzaileak larunbatean Mundakan.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/05/05

Maila bikaina ari dira azaltzen Trintxerpe-Illunberen bi traineruak 2025ko Zipr-18/70 edo arraunlari beteranoen ligan. Asteburu honetan liga horretako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu dira Mundakan (larunbatean) eta Hondarribian (igandean, Fortuna KEk) antolatua. Bietan izan da klubeko A ontzia (gizonena) eta Mundakakoan B trainerua (emakumeena).

Emakumeen eskifaia, larunbatean Mundakan.

Emaitzei erreparatuta, gizonen A ontzia laugarren izan da bai Mundakako zein Hondarribiko estropadetan. B ontziaren izaera berezia da: beteranoen liga horretan emakumez soilik osatutako traineru bakarra da trintxerpetarrena, eta gainera, eskifaiako partaide gehienak hasiberriak dira. Meritu handia dute bai gizonek, baina batez ere emakumeek. Gizonen Azkuene ontziak jada urte batzuk daramatza beteranoen liga horretan parte hartzen; emakumeen trainerua lehenengoz ari da lehian.

Mundakako estropadari dagokionez irabazlea Badok 13 trainerua (Zarautz eta Orio), bigarren Fortuna, hirugarren Getxo eta esan bezala laugarren Trintxerpe-Illunbe. B traineruen sailean aritu zen emakumeen ontzi urdina, pixkanaka eskarmentua hartuz eta aldi berean kirolaz era kolektiboan gozatuz. Hondarribiko atzoko (igandea) proban, larunbateko orden berberean iritsi ziren lehen lau traineruak: Badok 13 irabazle, eta jarraian Fortuna, Getxo eta Trintxerpe-Illunbe; emakumeen Azkuene ez zen izan Bidasoko herriko lehian.

Zailtasun handiak izaten ari da bizirauteko Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartea. Tartean, Kaiko Herreran duten egoitza eraistear da. Hala ere, bai gazteen kategorietako lehietan (batelak eta trainerillak) zein beteranoenetan parte hartzen ari da, zailtasun denei erantzunez gogoz, ilusioz eta kirol gosez.

Zipr-18/70 edo arraunlari beteranoen ligak hamabi estropada puntuagarri izango ditu 2025eko sasoian. Hiru jada jokatu dira. Hurrengoa hilaren 11n izango da Sestaon. Trintxerpe-Illunbek ekainaren 21ean antolatuko du ligari dagokion lehia, Illunbeko Beteranoen I. Estropada.

 

 

Erlazionatutako edukiaInoiz ez da berandu kirolean murgiltzeko
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.