Aldakoeneako ordutegia zabalduko ez dutelako haserre da PSE-EE
Bizilagunen arteko desberdinkeria egitea egotzi diote sozialistek gobernu taldeari.
Aldakoenea eraikina. Argazkia: PSE-EE Mozioa aurkeztu zuen joan den asteartean alderdi sozialistak Aldakoneako Zu zerbitzuaren ordutegia, udaleko Zu Zerbitzuak eskaintzen duenarekin parekatzeko eskatzeko. Ezezkoa jaso zuen proposamenak, eta haserre azaldu da PSE-EE. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak osatutako gobernu taldeari bizilagunen artean “desberdinkeria” sustatzea egotzi dio.
Gobernu taldea zerbitzuaren jarraipena egitearen alde, eta azterketa teknikoak eta analisiek emandako datuen arabera hobetzearen alde azaldu zen. hori ez zaio egokia iruditu alderdi sozialistari, “ez baitio erantzuten bizilagunei eskaintzen zaizkien zerbitzuen desberdintasunen errealitateari. Guk behar hori identifikatu dugu, hala jakinarazi digute bizilagunek. Azkartasunez ekin beharko luke, badelako bizilagunen eskubideak berdintzeko garaia”.
Aldakoeneako Zu! Zerbitzuak 14:00ak arte ematen du zerbitzua goiko auzoetako bizilagunentzat.
