'Coaching Feministak' lau saio izango ditu San Pedron
Jabetze Eskolaren barruan, emakumeei begirako lau saio eskainiko dira jubilatuen egoitzan. Gaur da izena emateko azken eguna.
Joan den otsailaren 25ean dozenaka emakumek eskolaren urteurrena ospatu zuten Juanba Berasategi aretoan. Pasaiako Udalaren Jabetze Eskolaren barruan, Coaching Feminista izeneko ikastaroak eskainiko dira San Pedroko jubilatuen egoitzan. Orotara, lau saio eskainiko dira, den-denak Pasaiako emakumeei begirakoak. Saio horiek hilaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango dira, 17:30etik 20:00etara. Ikastaroak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da Pasaiako HAZ bulegoetan. Adi, gaur baita izena emateko azken eguna. Saioak Nerea Redondo Otamendik gidatuko ditu, eta elebitan izango dira.
