Bihar, ur mozketak Donibane kalean
Ur sarean egingo diren aldaketak direla eta, ura moztuko da bihar Donibane kalean, 08:00etatik 11:00etara.
Bihar (hilak 9, ostirala), ur sarean egingo diren aldaketak direla eta, ura moztuko da Donibane kalean, 08:00etatik 11:00etara. Mozketek Donibane kaleko atari bakoiti (19-59) eta bikoitiei (32-68) eragingo diete. Mozketek hiru orduko iraupena izatea aurreikusi du udalak. Hala ere, ahal izanez gero, ura lehenago emango dela adierazi du udal erakundeak.
