
Gaurtik –hilak 8– igandera –hilak 11– arte hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE eta Oiarpeko kirolariek.

Eskaera aurkezteko beharrezkoa den diagnostikoa egina du jada Pasaiako Udalak, eta ekintza plana osatzen ari da orain.

Maiatzean eta urrian ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Agustinak Zentroan. Ekainaren 19an zabaldu zutela urtebete beteko da.

Euskal Ligako txapeldun izateko azken aukera izango du hilaren 10ean –larunbata– Oiartzun K.E-k. Herritarrak partidara deitu dituzte.

Adierazpen instituzionala egin dute Errenteriako Udala osatzen duten talde politikoek, Euskaraldiarekin bat eginez eta hura sustatzeko konpromisoa hartuz.

Iazko urrian Aralarko San Migel Santutegiak eraso bandaliko bat jasan zuen, eta Albaolak zaharberrituko du ate hori, bere ontziola museoan.

Hilaren 10ean jokatuko dute Gipuzkoako txapelketako hurrengo jardunaldia. Oiartzunen egin dute aurkezpen agerraldia.

Elkarretaratzeak egin dituzte eskola publikoetan irakasleen grebari babesa adierazi eta hezkuntza publiko duina eskatzeko. Larunbatean Donostiara deitu dute; manifestazioa egingo dute 17:00etan Alderdi ederretik abiatuta.

Pilota eskolako kideak azken partidak ari dira jokatzen. Menkosteetako txapelketak, berriz, martxan.

'Izan al daiteke Euskal Herri euskalduna burujabetzarik gabe?' mahai ingurua egingo dute Idurre Eskisabel, Intza Gurrutxaga eta Iñigo Urrutiak.

Xirika taldearen antzezlana da 'Zopa', eta Euskaraldiaren atarian, hilaren 10an, Landetxen egingo dute emanaldia.

Ur sarean egingo diren aldaketak direla eta, ura moztuko da bihar Donibane kalean, 08:00etatik 11:00etara.