Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Askatasun sindikala eta adierazpen askatasuna urratzea egotzi dio LABek PPko zinegotziari

'Patronala esplotatzailea. Langileen alde, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabaki' leloa zuten pankartak kentzeko agindu zion PPko zinegotziak udaltzainburuari, eta azken horrek kale garbiketa zerbitzuari helarazi zion agindua. "Eraso larria" dela salatu du LABek.

Pankartetako baten argazkia.LAB sindikatua
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2025/05/09

Maiatzaren Lehenaren harira LAB sindikatuak jarritako pankartak kentzeko agindu ziola udaltzainburuari PP alderdiko zinegotzi Antonio Vicente Zubikoak salatu du sindikatu abertzaleak. Iraingarriak zirelakoan eman omen zuen agindua. Udaltzainburuak, agindua kale garbiketa zerbitzuari helarazi, eta azkenean, pankartak kendu egin zituen. Pankartaren leloa hitzez hitz, honakoa: Patronala esplotatzailea. Langileen alde, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabaki.

PPkoaren jarrera askatasun sindikalaren eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso laritzat jo du LABek, eta gogor salatu du, pankartetan erabilitako leloa guztiz justifikatuta dagoela babestuta: “Aurtengo Maiatzaren lehena gutxieneko soldataren zein pentsioen gaiak ezaugarritu du, eta Confebask eta CEN Patronala haien aurka izaten ari diren jarrera salatzeko baliatu dugu”.

Patronalari ildo “antisoziala” egotzi dio LAB sindikatuak eta horren adibide jarri du 23 hitzarmen sektorial berritzeari uko egin diola, pribilegio fiskalei eusten diela, industrian diru publikoa poltsikoratzen jarraitzen duela edota gutxieneko soldata propio adosteko negoziazioari iskin egin diola. Arrazoiak sobera dituztela hortaz patronalari jarrera “esplotatzailea” egozteko erantsi du sindikatu abertzaleak, “egoera honen aurrean langileon eskubidea da antolatzea, mobilizatzea, eta patronala seinalatzea. Baina nonbait, PPko zinegotzia ez da iritzi berekoa”.

Pankartak kentzeko aginduaren atzean VOXek Errenteria-Oreretara egindako bisitaren harira adierazi zuen oposizioak kostu politikoa eragin izana dagoela uste du LABek, “bere jarrera antisindikala markatu eta  eskuinarekin lerratzeko urrats gisa egin duela ziur gaude”.

Bukatzeko, prekarietateari aurre egiteko borrokan jarraitzeko konpromisoa adierazi du sindikatuak, “askatasun sindikalaren eta adierazpen askatasunaren alde ere tinko eginez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.