Auzoetako emakumeen lanen erakusketa Xenpelar etxean
Errenteriako auzoetako emakume elkarteek eta Errenteriako Udalak erakusketa antolatu dute ikasturtean egin dituzten lanak erakusteko.

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek eta Errenteriako Udalak erakusketa antolatu dute ikasturtean egin dituzten lanak erakusteko. Emakumeok martxan lelopean, erakusketa Xenpelar Etxean ikusi ahal izango da maiatzaren 12tik 16ra, 17:00etatik 20:00etara.
Aurtengo erakusketan Alai, Gure-Leku, Laguntasuna, Lore-Toki eta Patxiku Zelaia emakume taldeek hartu dute parte.