Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Euskaraldia

Gazteen ekarpena, ezinbestekoa

Euskaraldiko antolatzaileek gazteak aktibatu eta saretu dituzte. Haien ekimenez, Antxok Anariren kontzertua jasoko du hilaren 16an, eta gogoeta saio bat ere egin zuten apirilean euskararen inguruan hausnartzeko.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/05/09

Euskaraldia gainean da. Egun gutxi geratzen dira euskararen erabilera sustatzea, indartzea eta areagotzea xede duen ariketa sozial eta masiboa hasteko. Egoitz Albizu Sebal da Pasaiako Euskaraldiko arduraduna, eta aitortu du «gogotsu» daudela egindako lan guztiaren fruituak jasotzeko. Aurtengo ekitaldia hilaren 15etik 25era bitartean izango da, eta euskara lau haizetara zabaltzeko aukera paregabea izango dute herritar guztiek.

Aurtengo prestaketan gazteek berebiziko garrantzia izan dute, Euskaraldiko antolatzaileek eta herriko gazte taldeek hainbat iniziatiba ondu baitituzte Euskaraldiaren testuinguruan. «Ezinbestekoa da gazteak protagonista izango diren egitasmoak sustatzea, haien eskaerak eta premiak lehen pertsonan aldarrikatzeko. Dituzten beharrak mahaiaren gainean jarri behar dira, ekintzarako eta aktibaziorako deia sustatuz», esan du Albizuk. Euskaraldiaren arduradunak gogorarazi du Pasaian gazte elkargune bat dagoela, herriko gazte elkarte guztiei irekia dagoena, baina momentuz soilik Antxon aktibo dagoena. Testuinguru horretan, Antxoko Topaguneak eta Papineko Gazteriak, udalarekin elkarlanean, ikasturte osoan zehar euskarazko aisialdia ekintzak proposatzen dituzte gazteentzako, herriko eskaintza zabaltze aldera. Euskaraldiari begira ere egitarauaren prestaketan buru-belarri aritu dira gazte talde horiek, eta haien eta udalaren ekimenez, Anarik kontzertua eskainiko du hilaren 16an Antxoko Ibaiondo plazan, 21:00etan, doan. Anarik, gainera, Giza zarata izeneko disko berriaren aurkezpena egingo du Pasaian.

Euskaraldia prestatzeko, arduradunak entitateekin edota ikastetxeekin bildu zirela kontatu du Albizuk. Sustatzaileen helburua zen inplikatu guztiekin elkartzea, hortaz, gazteekin ere lanketa egin dute aurtengo ekitaldia egituratzeko. Antxoko gazteekin gogoeta saio bat egin zuten Aste Santuaren aurretik, ikusteko eta hausnartzeko gazteok nola bizi duten euskara eta horren gainean egin daitezkeen ikaskuntzak eta proposamenak zein izan daitezkeen identifikatzeko. Euskaraldiaren testuinguruan antolatutako kafe-tertulia moduko hori aberasgarria izan zela onartu du Albizuk, eta etorkizunera begira, atea irekia utzi du saio gehiago egiteko: «Honakoa ez da formatu itxi bat. Abiapuntu bezala saio bat egin dugu, formatu konkretu batean, baina horrek bestelako forma batzuk har ditzake gazteek hala ikusten baldin badute. Ondo baloratu dugu lehen saio hori, eta ez du zertan azkena izan behar, aurrera jarrai dezake».

Antolatzaileek, gainera, herritarren aktibazioa eta saretzea helburu izango dituen Euskaraldia eraiki nahi izan dute aurten. Aipatutako solasaldia aktibazio eta saretze hori ahalbidetzeko ondu zutela jakinarazi du Albizuk.

Berritasunak
Aurtengo Euskaraldiak, data aldaketaz gain, bi berritasun izan dituela adierazi du Albizuk. Alde batetik, Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldi bat antolatu nahi izan dute. «Hamaika egunetan ariketa masibo eta kolektiboa egingo dugu denok elkarrekin, txapak jarriko ditugu, baina ez dugu nahi bertan egindako frogak eta hartutako jarrerak Euskaraldia bukatzen den egunean etetea. Hori da asmoa, aurrera begira ere lantzen saiatuko garena», baietsi du Euskaraldiaren arduradunak. Hau da, Euskaraldian bereganatutako ohitura eta jarrerak egunerokoan mantendu eta txertatu nahi dituzte Pasaian, ahanzturan ez erortzeko.

Bestalde, Euskaraldia mugimendu bat sortuko duen dinamika bezala ulertu nahi dute Pasaian; hori dela eta, leloari erreferentzia egin dio Albizuk. Aurtengo ariketa masiborako sortu duten leloa Elkar mugituz egingo dugu da. «Erakutsi nahi duguna da norberaren ohituretan astindu bat emanda nola inguruan eragin daitekeen eta alderantziz», zehaztu du Pasaiako arduradunak. Testuinguru horretan antolatu dituzte herritarrak biltzeko xedea duten solasaldiak, bakoitzaren errealitatea eta errealitate kolektiboa partekatzeko baliagarri izan direnak.

Egitarauari erreparatuta, Anariren kontzertua da gazte taldeek Euskaraldiari egingo dioten ekarpena. Haien egitekoa, baina, ez da horretara mugatuko, Euskaraldiak iraungo duen denboran ingurua astinduko baitute ariketa sozial eta masibo horri hauspoa emateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.